Afrikako kultura ezagutzen: Basabeazpi, Olarte eta Almeneko ikasleen bisita Arkupen
Martxoaren 4 eta 5ean, aukera ezin hobea izan dugu Almeneko GURAko LH 3.mailakoek, Almeneko Batxiko ikasle batzuek, Basabeazpiko 5 urtekoek eta Olarteko 4 urtekoek, Afrikako emakume Bubia jatorrizko herriaren kosmobisioan erakusketa ezagutzeko Aretxabaletako Arkupen. Erakusketaren sortzailea Bësàkkò biá Rihólé da. 2025eko iraila eta urrian Garabideko truke programari esker, Bubi herria (Ekuatore ginearen menpe) ordezkatzera etorri zen Euskal herrira eta gure ikastola ezagutzera ere etorri zen. Bësákkó artista multidiztiplinarra da; margolaria, olerkaria, abeslaria… eta Aretxabaletan erakusketa bat aurkeztu behar zuela jakin zuenean gurekin jarri zen harremanetan gurekin proiektua partekatzeko.
Eskerrik asko gonbidapenagatik! Benetan oso aberasgarria izan da gure ikasleentzat!
