Argitxo Sariak ospatu ditugu Basabeazpin
Bigarren urtez Argitxo sariak ospatu ditugu Basabeazpi gunean. Argitxoren postontzia ekimenaren bueltan aurten Aretxabaletako 3 auzo desberdinetan kokatu du Argitxok postontzia: Larriño, Usitta eta Arkarazon. 2 astez egon da postontzia auzo bakoitzean eta aurten ere bisita pila bat jaso ditu Basabeazpiko 2, 3, 4 eta 5 urteko eta Almeneko 1. eta 2. mailako haur eta familien eskutik.
Jasotako harrera beroa eskertze aldera Argitxok sariak banatu zituen pasaden ostiralean haur guztien artean, eta arratsaldea sorpresaz jaso genuen zirko ikuskizun batekin borobildu genuen.
Mila esker Argitxori opariak biltzen lagundu zizkioten lantegi guztiei!
