Kinttuen bisita jaso dugu Basabeazpi, Jose Arana eta Almen guneetan
Urtero bezala, aurten ere etorri dira bai Atxabaltako eta bai Eskoitzako kinttuak, Santa Ageda kantuan Basabeazpi, Jose Arana eta Almenera. Dotore jardun dute guztiek ere kantu eta dantzan. Pozgarria izaten da bai ikasle eta bai irakasleendako beraiek ikustea. Guneko gazteenek bereziki gozatzen dute, eta “aufa eta aufa” aritzen dira banakoa dantzatzen dutenean. Ikasle-ohiak ikusteko elkargunea ere bada.
Mila esker neska-mutilak zuen etxera bisitan etortzeagatik!
