Ilusioa eta elkartasuna nagusi Basabeazpiko gabonetako bideoklipean
Basabeazpi gunekook ez dugu aukera galdu nahi izan neguko jaiei hasiera gozoa emateko. Bertako komunitateak bat egin dugu Gabonak modu berezian zoriontzeko eta horretarako bideoklip bat grabatu dugu Josu Bergararen “Etxe honetan” abesti ezaguna oinarri hartuta. Basabeazpiko haurrak, familiak eta guneko profesionalak izan gara protagonistak, guztien artean elkartasuna eta “etxe” izatearen sentimendua islatuz.
Aukeratutako abestia ez da kasualitatea izan. Josu Bergararen “Etxe honetan” kantuak transmititzen duen gozotasun eta berotasun horrek ezin hobeto definitzen du Basabeazpiko giroa. Grabaketan zehar, doinu horren erritmora, komunitateko kideok eguneroko hurbiltasuna, konfiantza, poztasuna eta Gabonetako magia eta xarma erakutsi nahi izan dugu.
Haur familia eta profesionalok eskutik helduta lan egin dugu Basabeazpi etxe handi bat dela erakutsiz. Bideoa grabatzeko gure ikasle ohia den Iñigo Arkauz Uribesalgoren ezinbesteko laguntza izan dugu. Eskerrik asko, Iñigo, bihotz bihotzez!
Bideokliparen amaieran, mezu argi eta xume bat zabaldu nahi izan dugu Basabeazpikook: “Gabon zoriontsuak eta urte berri on!”
Bideoklipa:
Argazkiak:
