Basabeazpi
GSR egoitzakoak Basabeazpin izan dira
Pasa den astean, GSR egoitzako egoiliarrak bisitan izan genituen Basabeazpin. 5 urteko haurrekin kontu-kontari aritu ziren: elkarrekin kantatu, dantzatu eta une atseginak partekatu zituzten. Bukatzeko, guztiek batera txokolate goxoa hartu zuten. Agurra borobiltzeko, gure txikiek bihotz-lore politak oparitu zizkieten nagusiei, maitasunez eta irribarrez.
Read MorePorrotxinen bixita Basabeazpin
“Nik ere maite zaitut” proiektuaren bueltan Porrotxinen bixita izan dugu Basabeazpin. Porrotxin pailazoen eta gure familien lagun miña da, eta egunerokotasunean maitasuna eman eta jaso, jaso eta ematearen garrantzia kantuaren eta umorearen bidez erakustea zein politta den ikusi eta ikasi dugu. Aupa Porrotxin eta gure herriko pailazoak! Guk ere maite zaituztegu! ❤️???????
Read MoreM8: Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu dugu Ikastolan
Martxoaren 8a egun esanguratsua da gure Ikastolan, eta urtez urte berdintasunaren aldeko aldarrikapena indartzen jarraitzen dugu. Gure komunitatean emakumeen ahalduntzea eta eskubide berdintasuna sustatzea funtsezkoa dela uste dugu, eta horregatik, egun hau ez da soilik martxoaren 8an ospatzen, baizik eta ikasturte osoan lantzen dugun balio bat da. Aurten ere hainbat ekintza burutu dira, hala nola…
Read MoreIkastolako txikienek ekintzaz beteriko Inauteriak ospatu dituzte guneetan
“Hemen gatoz, hemen gaude, Arizmendiko txaranga, hemen gatoz, hemen gaude, beti umore onez!” Pasa den asteazken eta ostegunean ERDUko gune desberdinetan iñauteriak ospatzeko ekintza desberdinak egin zituzten. Almeneko DBH1eko ikasleek Basabeazpiko 2-6 urte bitarteko ikasle guztiekin batera Arizmendiko Txaranga sortu eta gozatu zuten Aretxabaletako kaleetan zehar. Arrasaten, Olarte eta Umezaintza guneetan ere txaranga osatu zuten 4…
Read MoreEderto ibili gara Inauterietan Herri Eskolakoekin batera!
Aurte ere Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara! Arrasaten bigarren aldiz iñauteriak modu bateratuan ospatu ditugu, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko Ikastolako zein Herri Eskolako ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak…
Read MoreAlmeneko DBH2koak Eskoriatza eta Aretxabaletan
Astelehen goizean, Almen guneko DBH2ko ikasleak herrietara joan ziren bertako ikastolako ikasleekin batera Txinpartak Hauspotuz kanpaina aurrera eramateko. On Fire PROIan gure energia kontsumo ohituran aldaketa kolektibo baten beharra dagoela konturatu dira ikasleak, eta horren inguruan kontzientzi hartzeko herritarrek kanpaina hori aurrera eraman zuten. Bi herrietan honako ekintzak eraman ziren aurrera: aurkezpena, energiarekin lotutako jolasak,…
Read MoreBIZI egunak izan ditugu BATU egitasmoan
Pasa den astean, BATUko ikasleok BIZI egunak ospatu ditugu. IEM honen helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea izan da. 6.mailako ikasleok Euskaraldiarekin lotutako hainbat ekintza burutu ditugu hizkuntza-ohituretan eragiteko. Lehenik eta behin, Visual Thinking teknika erabiliz, Euskaraldiaren inguruko informazioa landu dugu: zer den, zein helburu dituen, noiz ospatzen den eta zein rol dauden…
Read MoreValentziako DANAren harira, elkartasunaren indarra gure Ikastolan
Gaur egun berezia izan dugu gure ikastolan, izan ere, Basabeazpiko ikasle den Natale Perez-en gurasoak, Amaia eta Jabi, gurera etorri dira urriaren 29an Valentzian gertatutako Dana izeneko tanta hotzak eragindako uholdeei buruz hitz egitera. Amaia eta Jabi Atxabaltan eratutako elkartasun sareko antolatzaile eta arduradunetako batzuk izan dira, eta esperientzia horren berri eman digute. Nola antolatu…
Read MoreEskoriatzako eta Aretxabaletako kinttoak gure guneetan
Urtero bezala, aurten ere kinttoek gure ikastetxeak bisitatu dituzte, tradizioari jarraituz. Aretxabaleta eta Eskoriatzako kinttoak Almenera, Jose Aranara eta Basabeazpira bertaratu dira, euren kantuekin eta jai-giroarekin gure egunerokoa alaitzeko. Kinttoek herriko plazetan, kaleetan eta auzoetan giro aparta sortu dute. Kantuak, dantzak eta algarak ez dira falta izan, eta gure guneetako haur eta helduek gustura jaso…
Read MoreSanta Ageda bezpera ospatu dugu gaur
Neguko hotz eta egun ilunak uxatzeko, euskaldunok baditugu aspalditik oso errotuta ditugun ohiturak. Otsaila, esate baterako, ospakizunez betetako hilabetea da. Gaur, Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera ospatu dugu. Garai batean gure arbasoek egun honetan lurra esnatu nahi izaten zuten makila kolpez; udaberria bazetorrela esateko modua omen zen. Urtero legez gure ikastolako ikasleak Arrasate eta Aretxabaletako…
Read More