Euskararen eguneko Almeneko batxilergokoen bideoa

Euskararen egunerako Almeneko Batxilergoko neska talde batek ondorengo bideo polit hau sortu zuten Almeneko, Jose Aranako eta Basabeazpiko ikasleekin batera. Gozatu!?? https://drive.google.com/file/d/1EVLTgaosCvbrB1bTGt_lzhodNXI6GDwc/view?usp=drive_link

Read More

Amaitu da BAZARALDIA, eta badaukagu familia irabazlea!

Azaroaren 25ean eman genion hasiera BAZARALDIAri, ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2ko familiei zuzendutako Kahoot jolasarekin. Bada, atzo eman genuen amaitutzat txapelketa, eta badaukagu familia irabazlea: Gazteluondo guneko LH 2ko ikaslea den Oihan Lopez eta bere familia.  Zorionak Oihan eta familia! Elkar dendan erabiltzeko 50€tako opari txartela jasoko duzue. Eskerrik beroenak eman nahi…

Read More

Almeneko gurasoen mezua, Aretxabaletako gabonetako ekintzetan parte hartzera animatzeko

Aurten ere badatoz gabonak eta urtero bezala gurosoon laguntza eske gatoz, Aretxabaletako gabonetako ekintzetan parte hartu dezazuen. Abenduak 24 arratsaldeko Olentzero eta Mari Domingiren etorrera  eta urtarrilak 5eko errege kabalgata aurrera eraman ahal izateko, Aretxabaletako udalak laguntza eskatu digu herriko ikastetxeei (Pausoka, Arizmendi, Kurtzebarri). Arizmendiri dagokionean, parte hartzea Basabeazpiko guraso eta Almeneko LH1-LH4 arteko seme-alaben…

Read More

BAZARALDIA martxan da!

Atzo, azaroak 25, hasi genuen BAZARALDIA, gure identitadearekin lotutako jolasa; ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2 ko familia guztiei zuzendutako Kahoot txapelketa, hain zuzen. Azaroaren 25etik abenduaren 2ara arte iraungo du ekimenak, eta helburu nagusia haur eta helduk ondo pasatzea izanik, euskararen egunean, abenduaren 3an, esango dugu nor izan den puntu gehien pilatu…

Read More

San Migelak Aretxabaletan

Zapatuan San Migelak ospatu dira Aretxabaletan, eta gure Ikastolako hainbat kidek herriko ekintzetan parte hartzeaz gain, ferixan egon ginen hainbat produktu saltzen. Almeneko batxilergoko ikasleek tortila pintxoak saltzen ibili ziren eta Erañazabaleko produktuz osatutako otarra ere zozketatu zuten. Aurreko egunetan Almeneko eta Basabeazpiko guneak festan murgilduta egon dira; ederto aritu dira dantzan, jolasean eta sukaldatzen.…

Read More

Martxan gaude!

Udako oporrak izugarri gozatu ondoren, gogotsu ekin diogu ikasturte berriari!  Arizmendi Ikastola osatzen duten 12 guneetan, eta bereziki ikasle txikienak hartzen dituztenetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Familiarizazio egoki baterako, ezinbestekoa da haurraren erritmoa errespetatzea, bere egoera emozionala behatzea eta prozesu honetarako prestatutako ekintzen bidez, eta beharrezkoa den kasuetan, gurasoekin batera, laguntza ematea.  Familia eta haur…

Read More

“GUREA DA” abestiaren bideoklipa ikusi al duzu?

Ikastola kanpoaldean, gurasook arratsalde asko pasatzen ditugu elkarrekin, eta batzuetan, proiektu politak sortzen dira. Arratsalde horietako baten Dibertsions-en hazia sortu zen, Aretxabaleta eta Eskoriatzako guraso, ikasle eta irakasle batzuk osatutako taldea. Hazi hartatik GUREA DA bideoklipa sortu da, ilusio eta goxotasun handiarekin eta pertsona zoragarri askoren laguntzarekin egindakoa.  Zabaldu AMETSA lau haizetara!

Read More

 Basabeazpikoak GSR egoitza bisitatzen

Atzo Basabeazpikook GSR egoitzakoekin dugun proiektuari bukaera emateko, bertara joan ginen bisitan, egoitza barrutik ezagutzeko, familiartekoak eta lagunak ikusteko, egoiliarrekin tailerrak egiteko… Ederra izan zen!

Read More