Almeneko DBH2koak Eskoriatza eta Aretxabaletan

Astelehen goizean, Almen guneko DBH2ko ikasleak herrietara joan ziren bertako ikastolako ikasleekin batera Txinpartak Hauspotuz kanpaina aurrera eramateko. On Fire PROIan gure energia kontsumo ohituran aldaketa kolektibo baten beharra dagoela konturatu dira ikasleak, eta horren inguruan kontzientzi hartzeko herritarrek kanpaina hori aurrera eraman zuten. Bi herrietan honako ekintzak eraman ziren aurrera: aurkezpena, energiarekin lotutako jolasak, panel informatiboa eta triptikoen banaketa herritarrek egoeraren berri izan dezaten, manifestuaren irakurketa eta azken performancea.