Batukada Basabeazpin Jon Pagaldairen eskutik 

Ikasturtea bukatzear dago eta topera gabiltza!!! Gaur Jon Pagaldai gurasoa etorri da gurekin batukada bat sortzera. Gogor astindu dittugu tanborrak, marakak eta kriskitinak eta itxura polita eman diogu azkenerako!! ???

Read More

Basabeazpikoak ikasturte amaierako irteeran

Ikasturte bukaerako irteera egin dogu Basabeazpiko lagunok! Aurten ere Garaionen izan gara, lagun artean, txirtxil bila, laberintoan hara eta hona, eta lora koroak egiten… Egun ederra pasa genuen, eta konturatu orduko eguna pasa zitzaigun!!!

Read More

Udaberriko Jaixa, ederra izan zen!

Pasa den larunbatean, hilak 4, Udaberri Jaixa ospatu genuen Aretxabaletan. Urtero bezala, udaberriaren loratzearekin batera antolatzen dugu egun berezi hau. Komunitatea indartzea eta ikasturte guztian zehar egindako lana goraipatzea helburu izanik, egitarau zabala izan genuen Arizmendi Ikastolako kideok egun guztian zehar.  Eguraldia ez genuen lagun izan goizean, eta horrek aldaketa batzuk eragin zituen kokapenari dagokionez. Izan…

Read More

Maria Castellanaren udaberri eta udako ikastaroa Almenen

Naturako parte garen heinean, Arizmendiko hainbat irakasle Maria Castellanarekin egon ginen asteburu osoko formazio batean. Natura zikloa eta gure bizitzako zikloa bat datozela frogatzeko era askotako ekintzak burutu genituen. Ziklo honekin bat egin dugu, hau errespetatzen, gugan identifikatzen eta maitatzen. Ondoren, ikasitako guztia ikasleengana eramatea da gure hurrengo erronka! 

Read More

Badator Udaberriko jaixa!

Maiatzaren 4an, larunbata XVIII. Udaberriko Jaia ospatuko dugu Aretxabaletan. Egun polita antolatu dugu denon artean; ibilaldia, jolasak, taloak, bazkaria, tailerrak… Negua atzean utzi dugu, lurra esnatu da, udaberrian dena da lore eta kolore, eta denok elkarrekin, guraso, ikasle eta irakasleok umorez eta poztasunez ospatuko dugu egun handia! Jarraian ilusio handiz prestatu dugun egitaraua: 10:45: Egunaren…

Read More

Liburuaren nazioarteko eguna ospatu dugu Ikastolan

Apirilaren 23an liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Helburua, irakurzaletasuna sustatzea, industria editoriala bultzatzea eta egile eskubideen bitartez jabetza intelektuala babestea da. Egunari ikusgarritasuna emateko, Ikastolako txokoak apaindu eta ekintza ugariak antolatu ditugu. Basabeazpin, gunea apaindu dugu, izan ere, amets ederra baita liburuen artean bizitzea. Familiak ekarri ditugu Ikastolara eta hizkuntza ezberdinetan kontatu dizkigute guri hainbeste…

Read More

KORRIKA Basabeazpin

Basabeazpin eta gure ikastola osoan garenaz HARRO gaudela eta izaeraz HERRI garelako bideo hau prestatu dugu.  Horrez gain, Abixada ibilbidegain be etorri zaigu KORRIKAko albisteak ematera, eta horrekin batera bingo eder bat ekarri digu! 

Read More

M8: Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu dugu Ikastolan

Martxoaren 8a egun garrantzitsua da gure Ikastolan. Komunitateko kideon eskubide berdintasunean sinisten dugulako, eta emakume guztion ahalduntzea bultzatu nahi dugulako. Egunero da martxoak 8 gure Ikastolan; ikasturte osoan zehar aldarrikatu nahi dugu egun hau, eta geletan, landu.   Egun honetan, gainera, ikasle nagusienen batzorde feministak izaten dira motorrak, irakasleen batzordeekin batera. Bertan proposatu, antolatu eta aurrera…

Read More