San Migelak Aretxabaletan
Zapatuan San Migelak ospatu dira Aretxabaletan, eta gure Ikastolako hainbat kidek herriko ekintzetan parte hartzeaz gain, ferixan egon ginen hainbat produktu saltzen. Almeneko batxilergoko ikasleek tortila pintxoak saltzen ibili ziren eta Erañazabaleko produktuz osatutako otarra ere zozketatu zuten.
Aurreko egunetan Almeneko eta Basabeazpiko guneak festan murgilduta egon dira; ederto aritu dira dantzan, jolasean eta sukaldatzen.
Egunean bertan ere giro ederrean aritu ginen guztiok!