Eskoriatzako eta Aretxabaletako kinttoak gure guneetan
Urtero bezala, aurten ere kinttoek gure ikastetxeak bisitatu dituzte, tradizioari jarraituz. Aretxabaleta eta Eskoriatzako kinttoak Almenera, Jose Aranara eta Basabeazpira bertaratu dira, euren kantuekin eta jai-giroarekin gure egunerokoa alaitzeko.
Kinttoek herriko plazetan, kaleetan eta auzoetan giro aparta sortu dute. Kantuak, dantzak eta algarak ez dira falta izan, eta gure guneetako haur eta helduek gustura jaso ditugu. Gazteen energia eta alaitasuna kutsagarriak izan dira, eta guztiok gozatu dugu ekitaldi berezi honekin.
Eskerrik asko kinttoei bisita polit hau egiteagatik! Zuen jaiak zoragarriak izan daitezela eta datorren urtean berriro elkar ikusiko dugulakoan, segi horrela tradizioari eusten eta herria alaitzen!
