Porrotxinen bisita izan dute Basabeazpin

Korrikarekin batera Porrotxin etorri da Basabeazpira. Abestiak eta dantzak ez dira falta izan! Ezta txantxak eta txisteak ere. Arratsalde goxoa pasa dugu Basabeazpin. Gainera, gu ere sudur gorri bihurtu gara, izan ere, Porrotxinek, denontzako sudurrak ekarri ditu. Saioa amaitzean argazkiak ateratzeko tartetxo bat ere izan dugu ume eta familiek.  Mila mila esker Porrotxin, ilargiraino eta…

Read More

Ederto ibili gara inauterietan, Herri Eskolakoekin batera!

Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara! Arrasaten lehen aldiz hilabeteetako lanketaren emaitza izan da modu bateratuan antolatu dugun eguna, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak ospatzeko:…

Read More