
GSR egoitzakoak Basabeazpin izan dira
Pasa den astean, GSR egoitzako egoiliarrak bisitan izan genituen Basabeazpin. 5 urteko haurrekin kontu-kontari aritu ziren: elkarrekin kantatu, dantzatu eta une atseginak partekatu zituzten. Bukatzeko, guztiek batera txokolate goxoa hartu zuten. Agurra borobiltzeko, gure txikiek bihotz-lore politak oparitu zizkieten nagusiei, maitasunez eta irribarrez.