Valentziako DANAren harira, elkartasunaren indarra gure Ikastolan

Gaur egun berezia izan dugu gure ikastolan, izan ere, Basabeazpiko ikasle den Natale Perez-en gurasoak, Amaia eta Jabi, gurera etorri dira urriaren 29an Valentzian gertatutako Dana izeneko tanta hotzak eragindako uholdeei buruz hitz egitera.

Amaia eta Jabi Atxabaltan eratutako elkartasun sareko antolatzaile eta arduradunetako batzuk izan dira, eta esperientzia horren berri eman digute. Nola antolatu zuten elkartasun uholde hori, nola eraman zituzten bertara laguntzak eta, han bizitakoa eta sentitutakoa, xehetasunez azaldu digute.

Saio oso berezia izan da, eta emozioz eta arretaz jarraitu dugu beraien kontakizuna. Gure ikasleentzat esperientzia aberasgarria izan da, elkartasunaren benetako indarra ulertzeko aukera eskainiz.

Segi holaxe familia, elkartasun uholdeak sortzen eta zuen bihotz handiarekin mundua aldatzen!

WhatsApp Image 2025-02-07 at 14.50.49