Udaberri jaixa Atxabaltan

Joan den larunbatean ospatu genuen Udaberri jaia gure herrian, Aretxabaletan, eta egia esan, ezin genuen egun hoberik eskatu. Eguraldiak lagundu zuen, eta horrek aukera paregabea eman zigun gure ikasleekin, irakasleekin eta familiako kideekin batera gozatzeko.

Goizetik iluntzera arte giro ederra izan genuen: txistorra jana eta taberna, tailerrak eta jolasak, musika eta elkarrizketak… denetarik izan genuen. 

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ekitaldira gerturatu zineten guztioi eta, bereziki, antolakuntzan lagundu duzuen guztiei: prestaketetan, muntaketan, garbiketan eta eguneko dinamikan ibili zineten guztiei. Zuek gabe ezinezkoa izango litzateke halako festa bat aurrera eramatea.

Gure komunitatea bizirik dago, eta halako egunek hori horrela dela frogatzen dute. Datorren urtean berriz ere elkartuko gara, gure egutegian dagoeneko data finko bihurtu baita.

Mila esker bihotzez guztioi, eta laster arte!