‘Almenera Belaxe’ zerbitzu berria martxan!

Ikasturte honetan zerbitzu berri bat jarri dugu martxan gure Ikastolan: Almenera, Eskoriatzatik eta Aretxabaletatik, patinetez edo oinez etortzeko taldeak sortu dira, LH1 etik LH4rako ikasleentzat. Goizeko 8:30etan Basabeazpin edota Jose Aranan elkartzen dira taldeak eta hezitzaile eta gurasoren batekin Almenera etortzen dira.

Hau horrela, gure haurren artean ohitura osasuntsuak sustatzeko, mugikortasun jasangarri baten alde egiteko, beraien autonomian eragin eta harremanak sendotzeko aukera ematen digun ekimena dela uste dugu.

Familien antolaketan laguntzeko Ikastolak emango duen zerbitzu bat da “Almen Belaxe” eta ikasturte osorako izango dena. 

Dagoeneko herri bakoitzetik talde bana martxan dago eta oraindik zabalik da izen-ematea. Alexia bidez ematen da izena eta zerbitzua doanekoa da. Interesatuta bazaudete froga egiteko eta apuntatzeko garaiz zaudete! Animatu!

Almen belaxe martxan