
Almeneko LH 5ekoak Jose Aranan eta Basabeazpin
Almeneko bosgarren mailako ikasleak Jose Arana eta Basabeazpi guneetara joan gara, hurrengo ikasturtean Lehen Hezkuntzako 1. mailara etorriko diren umeak ezagutzeko. Helburua harreman goxoa sortzea izan da, eta horretarako hainbat jolas eta jarduera partekatu ditugu.
Irailean, seigarren mailako ikasleak izango dira haien bidelagunak, eta jada lehen harremanak sortzen hasi gara. Esperientzia oso aberasgarria eta atsegina izan da!