Adi Atxabaltarrak: Aretxabaletaklik aplikazioan ere bagaude ikastolakoak

Pasa den ekainean Aretxabaletaklik mobiletako aplikazioa eta Aretxabaletaklik.eus web gunea sortu zituen gure herriko Udalak.

Helburu nagusia herriko agendak bateratzea da. Herriko askotariko eragileak gaude bertan eta gure ekitaldi eta aproposamenen berri emateko aukera daukagu bertan. Horretaz aparte, app-ak baditu beste funtzio edo aukerak ere. Esteka honetan ikusi ahal izango dituzu.
Kontua da Arizmendi Ikastolakoak ere bagaudela eragileen artean, eta beraz, badaukazuela beste modu bat gure ekimenen berri jakiteko.

Deskargatu ezazue, beraz aplikazioa zuen mobiletan eta egin zaitezte Arizmendi Ikastolaren jarraitzaile!!