Berriak
Gazteluondoko DBH1. mailako ikasleek KLIMA Azoka bisitatu zuten
Asteazken goizean Gazteluondoko DBH1. mailako ikasleek KLIMA Azoka bisitatzeko aukera izan zuten. KLIMA Azoka esperientzia interaktiboa da, herritarrak klima-aldaketari aurre egiteko premiaz mobilizatzeko, hezteko eta kontzientziatzeko diseinatua. KLIMA azoka zazpi karpa tematikoz osatua dago , eta bakoitzak ekintza klimatikoaren hainbat alderdi jorratzen ditu. Jolasen eta dinamiken bidez, parte-hartzaileek funtsezko kontzeptu klimatikoak barneratzen dituzte eta borroka…
Read MoreHizkuntza gutxituen programaren baitan, Garabidekoak Olarten eta Ferixalekuan
Hizkuntzak biziberritzeko programaren baitan, duela gutxi Almen bisitatu zuten Garabidekoek, eta oraingoan Olarten eta Ferixalekuan izan dira. Urriaren 20an, “hizkuntza gutxituak ikastolan eta munduan” izeneko mahai ingurua izan genuen Olarten familia, lankide eta Garabide elkartetik etorritako lagunekin batera. Euskara eta hezkuntza zein momentutan dagoen ikusteko aukera izan genuen munduko beste hizkuntza komunitateen errealitatea ezagutuz. Hitzaldian…
Read MoreGaztainerre eguna ospatu dugu Santa Teresan eta Uribarrin
Aurten ere gaztain erre eguna ospatu dugu Santa Teresan eta Uribarrin. Santa Teresan laguna dugun Joxe Juan joan zen urtero bezala gaztainak danbolinean erretzera 2, 3 eta 4 urteko haurrekin batera. Uribarrin, berriz, aiton amonekin kukurutxoak prestatu, gaztainak erre eta ondoren haurrek prestatutako kanta eta dantzak ikusi eta gero, elkarrekin, gaztaina erreak dastatzeko aukera izan…
Read MoreNaturan Hezten saioa Santa Teresan
Aste honetan Santa Teresako lehenengo eta bigarren mailako ikasleok Antoñara joan gara Naturan Hezten saioei hasiera emateko. Naturgunera heltzeko bidea ezagutzeaz gain, astez aste gidari izango ditugun geldiuneak identifikatu ditugu. Horrez gain, Antoñako eremuan jolas askeaz gozatzeko aukera ere izan dugu. Prest gaude naturak eskaintzen digunarekin esperimentatzeko, jolasteko, ikasteko eta disfrutatzeko!
Read MoreLH5eko ikasleok auzolana egin dugu “ Auzotik Munduari” PROI-aren baitan
5.mailako ikasleok “Auzutik Munduari” PROI-a landu dugu. Proiektu honetan “Nola hobetuko dugu gure ingurune naturalari eragindako kaltea auzolanean?” galdera gidaria erantzuten ahalengindu gara. Hori horrela izanik, kutsadura mota ezberdinak landu ditugu. Horrekin batera, gure herriko egoera zein den aztertu dugu. Inguruneari eragindako kalteak hobetzeko asmotan auzolana antolatu dugu Arimazubiko ikasleok herriko gune ezberdinetan zaborra jasotzeko.…
Read MoreX. Mundukide Lasterketa Solidarioan parte hartu dugu
Urriaren 19an, igandea, Mundukide Fundazioaren aldeko lasterketa ospatu zen Urkulun, Kooperatiben arteko hamargarren lasterketa. Aurtengo edizioa Ikerlan, Atlhon eta Ulma kooperatiben laguntzarekin antolatu du Mundukidek. Lasterketan Kooperatiba ezberdinetako kideak izan ziren, hiru modalitate ezberdinetan; nordic walking, oinez edo korrika. Gure Ikastolako hainbat kidek ere parte hartu genuen ekimen solidario honetan. Primerako goiza pasatu genuen!
Read MoreArimazubiko BAZARA batzordea osatu dugu aurten ere
Dagoeneko martxan da ikasleen BAZARA (euskara) batzordea. Batzorde hau, gunean euskararen erabilera sustatzeko sortutako taldea da. Bertan, ikasleek irakasleen laguntzarekin, euskara bultzatzeko ekintza ezberdinak proposatzen dituzte ikasturtean zehar. Hortaz gain, aurten ere gurasoen euskara batzordea osatzeko lanetan ari gara Arimazubiko familien artean euskararen erabilera indartzeko. Ea denon artean euskararen erabilera areagotzea lortzen dugun!
Read MoreArrasateko Agenda 2030eko ikasle ordezkariak alkatearekin elkartu ziren
Irailaren azken egunean, Agenda 2030eko ikasle ordezkariak Arrasateko alkatearekin bildu ziren. Topaketa honetan, iazko ikasturte bukaerako plenoan aurkeztutako proposamenak berrartu zituzten, eta alkateak aurten Udalean ekintza horiek noiz eta nola garatuko diren azaldu zien. Gainera, Arrasateko Ingurugiro Eskolako Naiara eta Maribik ikasturte honetarako ekintza-plana ere aurkeztu zuten. Bertan, maila bakoitzean gauzatuko diren jarduerak zehaztu dituzte,…
Read MoreLH 3eta 4koak Bizipoza Elkarteko Zapotxin pailazoaren ikuskizunean
Bizipoza Elkartea Euskal Herri mailako elkarte handi bat da, izaera bereziko gaiak lantzen dituzten eragile anitzek osatua. Besteak beste, aniztasun funtzionala, boluntariotza, familia aniztasuna eta sexu orientazioa, gaixotasunak, heriotza, identitatea, genero rolak eta kulturaniztasuna bezalako gaiak jorratzen dituzte. Bizipozako taldeek, askotarikoak izan arren, helburu bera dute: bakoitzak bere errealitatetik bizi dituen gaiak erdigunean jarri eta…
Read More