BIZI egunetan murgilduta  izan dira Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailakoak

Pasa den aste honetan,  BATU LH 5. eta 6.mailakoak BIZI IEM-ean murgilduta egon dira. Egun hauetako helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea da.

5.mailakoek mundu digitaletik deskonektatzea izan dute helburu. Guzti hori KLIK OFF izenpean egin dute, eta bertan pantailen erabileraren abantailak eta desabantailak landu dituzte, bereziki, gehiegizko erabileraren arriskuetan sakonduz. Horrekin batera, ikasleek Altxa Burua guraso plataforma gipuzkoarra ezagutzeko aukera izan dute egun hauetan zehar, eta garai bateko gailu analogikoak eta jolas zein jokuak ezagutu dituzte. Asteari amaiera emateko, teknologia berrien abantailen eta desabantailen inguruko eztabaida antolatu dute, gurasoak ere parte hartzera gonbidatuz.

6.mailan, berriz, SEXUA BIZI izeneko egunen baitan sexualitatearen inguruko lanketa egiteko aukera izan dute ikasleek. Egun hauetan gure gorputza izaten ari den aldaketak ulertzea eta hauek naturaltasunez onartzea izan da helburua. Horrekin batera, norbere autoestimua indartzeko xedearekin, jarduera ezberdinak burutu dituzte astean zehar. 

Almeneko irudiak:

BIZI Almenen

Santa Teresako irudiak:

1000049339

Arimazubiko irudiak:

d4143113-13f5-49eb-8a59-1908ff7f5f31