VIANA 2026 2.TXANDA

Egun on, azken aldiz Vianatar familia! Maletak egiteko denbora eduki dugu, eta erropa jasotzen eta tolesten uste genuena baino trebeagoak garela ikusi dugu. Baina… maleta ekarri genuena baino beteago eramaten dugu, lagun berriak, esperientzia, sentsazio eta emozioak… Zelako aste polita! Taldeka bildu gara eta aurtengo udalekuetako kamiseten banaketa egin dugu. Kamisetak jantzi ditugu eta gero…

Read More

BERAko UDALEKUAK!

6. EGUNA: Goizean goiz jaiki eta bapo gosaldu ostean, autobus magikora abiatu gara. Hondarribira joan gara gure bi protagonisten bainujantziak berreskuratzeko asmo irmoarekin.  Hondarribira heldu eta jolas batzuk egin eta herria ezagutzeko parada izan dugu. Ibilbidean, herriaren historian garrantzitsuak izan diren hainbat puntu ezagutu ditugu: 1367an PUTZUZAIN herrian ez sartzeko sorturiko harrizko harresi zaharra, mugalari…

Read More

San Juan jaien atarian, festa giroa piztu dute ikasleek Arrasaten

San Juan jaien atarian, herrian festa giroa pizteko ordua heldu da. Olarte, Arimazubi eta Gazteluondoko ikasleek Errementari dantza eta danborrada eskaini zituzten Arrasateko kaleetan zehar, jai nagusiei harrera paregabea eginez. Haurren erritmo eta gogoak Seber Altube eta Herriko Plaza lepo betetzea lortu zuten. Familia, lagun eta herritar ugari bertaratu ziren ekitaldiaz gozatzera, plazari sekulako bizitasuna…

Read More

Ikasturte amaierako irteerak eta ekintzak izan ditugu azken egunetan

Udako oporrak ate joka ditugula, ikasle eta irakasleok gelako espazioak utzi eta hainbat txango eta ekintza egin ditugu azken egunotan ikasturteari amaiera borobila emateko.  Urteroko ohiturari jarraituz, azken asteak emozioz, bizikidetzaz eta, batez ere, kaleko eta naturako ekintzez josi dira. Aurten ere, adin tarte bakoitzera egokitutako irteerak antolatu ditugu gune desberdinetan, ikasleek ikasgelatik kanpo ere…

Read More

Ikasturte amaierako jaialdiak eta 5 urtekoen agurrak izan ditugu ERDUn

Urduritasuna, irribarreak eta hunkidura nagusitu dira ERDUko guneetan ikasturteari amaiera emateko ospatutako ekitaldietan. Gune desberdinetako jaialdiekin batera, Haur Hezkuntzako zikloa amaitu duten 5 urteko ikasleei agur berezia egin diegu. Ikasturte amaierako jaialdiak izan dira aste honetako protagonista nagusiak. Azken egunotan guneak kolorez eta musikaz jantzi ditugu; gune desberdinetako ikasleek asteetan zehar prestaturiko emanaldiak taularatu ditugu,…

Read More

Ikasturte bukaeran, hurrengoari begira: Bidelagunak

5 urteko ikasleak bidelagunak eta gune berriak ezagutzera joan gara Almen, Gazteluondo eta Arimazubi guneetara. Azkeneko urteetan familiarizazioak garrantzi handia hartu du gure ikastolan. Hori dela eta ekintza desberdinak egiten ditugu horren bueltan.  Azken egunetan LHko bidelagunak datorren ikasturtean Almen, Gazteluondo eta Arimazubira Lehen Hezkuntzako 1. mailara joango diren 5 urtekoekin egotera gerturatu gara ERDUko…

Read More

Ikasleen bertso jaialdia ospatu dugu Arimazubin

Ikasturte amaierari bukaera berezia emateko, Arimazubiko ikasleek bertso-jaialdi eder bat eskaini dute. Aurten, 4.mailakoen jaialdian,  gonbidatuak 3. mailako ikasleak izan dira eta guztiek elkarrekin giro aparta sortu dute. 5. eta 6. mailako ikasleen kasuan, gainontzeko gelatako ikaskideak izan dira sortutako bertsoez gozatu dutenak. Ikasturte osoan zehar bertsolaritzan asko ikasi dute: errimak, doinuak… eta batez ere…

Read More

Beizama, abentura ahaztezina ikasturteari eta zikloari amaiera emateko!

Ikasturte amaiera iritsi da eta, urteroko ohiturari jarraituz, 5 urteko haurrok esperientzia paregabea bizi izan dugu etxetik kanpo. Beste urte batez, Santa Teresa, Umezaintza eta Olarteko urduritasun, irribarre eta ilusio kargamentuak Beizamaraino bidaiatu du gaba pasatzera. Natura, lagunartea eta autonomia lantzeko aukera bikaina izan da denontzat! Umezaintza eta Santa Teresako argazkiak Olarteko argazkiak

Read More

Euskal literatura gertutik ezagutzeko aukera Arimazubin

Pasa den astean, Lur Gallastegi, Mari Angeles Garrancho eta Nagore Sanchez idazleak gure ikastolan izan genituen, literatura sustatzeko antolatutako ekimenaren baitan. Bisitaren helburua ikasleen artean irakurzaletasuna eta literaturarekiko interesa piztea izan zen, baita euskal literaturaren ezagutza zabaltzea ere. Saioetan, Gau Beltza liburua izan zuten hizpide Mari Angeles Garranchok eta Nagore Sanchezek. Liburuaren gaia, pertsonaiak eta…

Read More