Berriak
Maialen Arratibelen bisita izan dugu “Airean” PROIaren baitan.
5.mailako ikasleak “Airean!” PROI-a lantzen ari dira opor bueltatik. Azken asteotan, irrati baten atzean dagoen guztia ezagutzeko ikerketa eta lanketa sakona egiten ari dira. Proiektu honetan zehar, ikastolan irratsaio bat antolatzeko kontuan hartu beharreko alderdiak ikasi dituzte, eta gune bakoitzak bere irratsaioa sortzea du helburu. Testuinguru horretan, urteetan Euskadi Irratiko kazetaria izan den Maialen Arratibelen…
Read MoreUmezaintzako haurren danborradak alaitasuna eraman du Iturbide egoitzara
Donostia Eguna modu berezian ospatzeko Umezaintzako 4 eta 5 urteko haurrak herriko Iturbide zaharren egoitzara joan gara gaur goizean. Helburua argia zen: festaren magia eta danbor hotsak bertan bizi diren aiton-amonei hurbiltzea. Emaitza, ordea, musika hutsa baino askoz gehiago izan da. Haurrak sukaldariaren txapela jantzita eta bakoitza bere danbor txikia zintzilik joan gara. Behin egoitzako…
Read MoreIlusioa eta elkartasuna nagusi Basabeazpiko gabonetako bideoklipean
Basabeazpi gunekook ez dugu aukera galdu nahi izan neguko jaiei hasiera gozoa emateko. Bertako komunitateak bat egin dugu Gabonak modu berezian zoriontzeko eta horretarako bideoklip bat grabatu dugu Josu Bergararen “Etxe honetan” abesti ezaguna oinarri hartuta. Basabeazpiko haurrak, familiak eta guneko profesionalak izan gara protagonistak, guztien artean elkartasuna eta “etxe” izatearen sentimendua islatuz. Aukeratutako abestia…
Read MoreOlarte, Umezaintza eta Jose Aranako haurrak Izenaduban izan dira!
DUBA, DUBA, DUBA, DUBA… IZENADUBA!!! Beste urte batez gabonen atarian Olarte eta Umezaintzako 4 urteko eta Jose Aranako 5 urteko haurrak Mungian kokatuta dagoen Izenaduba basoa ezagutzera joan dira egun pasa. Izenaduba euskal pertsonaien ingurune natural paregabea izateaz gain, Olentzero eta Mari Domingiren etxea ere bada. Bertan gure kulturako pertsonaia mitologiko erreferenteei aurpegia eta ahotsa…
Read MoreGaztainerre eguna ospatu dugu Gazteluondon
Pasa den azaroaren 28an, Gazteluondon Gaztainerre Eguna ospatu genuen. Euskara Batzordeko foroko kideek antolatutako jaia izan zen. Ostiral arratsaldean gaztainak danbolinean erre genituen, eta ikasleak, gurasoak eta familiak elkarrekin aritu ginen gaztainak jaten, komunitatea indartzeko asmoz. Gaztainak jateaz gain, musika izan genuen festa girotzeko, eta DBHko ikasleek jolasak prestatu zituzten txikienek ere ondo pasatzeko aukera…
Read MoreSan Nikolas eguna ospatu dugu Ikastolako txikienek
Pasaden Abenduaren 5ean, San Nikolas eguna ospatu genuen Umezaintza, Olarte eta Santa Teresa guneetan. San Nikolas abestia ozen abestu eta astean zebar batutako goxoli eta litxarreriekin bolo-bolo ederra egin zuten. Poltsak bete-beteta joan ziren haurrak etxera. Asteburu luzeaz gozatzeko beste! Olarteko argazkiak Umezaintzako argazkiak Santa Teresako argazkiak
Read MoreIkasleek antolatutako jolasak Arimazubin, adinen arteko harremanak eta jarduera fisikoa sustatzeko.
Aurreko ikasturteko ohiturarekin jarraituz, jolas orduetan ikasleek antolatutako jolasen zikloekin hasi gara aurten ere. Ikasle batzordetik abiatuta, jolas orduetan maila ezberdinetako ikasleak elkartu eta elkarrekin jolasteko aukera proposatu zuten ordezkariek. 6. mailako ikasle ordezkariez gain, boluntario ugari batu ziren ekimenaren antolaketara eta azken asteotan burubelarri aritu dira jolasen antolaketan. Horrela, astelehenero, adin anitzetako ikasleak taldetan…
Read MoreArgitxo Sariak ospatu ditugu Basabeazpin
Bigarren urtez Argitxo sariak ospatu ditugu Basabeazpi gunean. Argitxoren postontzia ekimenaren bueltan aurten Aretxabaletako 3 auzo desberdinetan kokatu du Argitxok postontzia: Larriño, Usitta eta Arkarazon. 2 astez egon da postontzia auzo bakoitzean eta aurten ere bisita pila bat jaso ditu Basabeazpiko 2, 3, 4 eta 5 urteko eta Almeneko 1. eta 2. mailako haur eta…
Read MoreKultura desberdinen azokarekin amaiera eman genion “Denok bat” PROIari
Azken asteotan “Denok bat” PROIa landu dugu Arimazubiko 4.mailakook. Proiektu honen helburuak ikastetxeko kultura guztiak errespetatzea eta talde koopetatiboetan azoka multikultura bat sortzea izan dira. Eta erabat bete ditugu! Aurreko hilabetean, hainbat gurasoren bisita jaso genuen gelan, beraien kulturaren ezaugarriak gurekin partekatzeko. Jasotako informazioa oso baliagarria izan zaigu azokaren prestaketarako eta oso eskertuta gaude, ekarpen…
Read MoreDBH 1.mailako ikasleak Eureka! Zientzia Museoan
Azaroaren 19an, asteazkenean, DBH 1. mailako ikasleek Donostiako Eureka! Zientzia Museoa bisitatu zuten. Jardunaldiaren lehen zatian, museoko hainbat espaziotan bisita gidatua egin zuten, eta ondoren planetarioa ikustera sartu ziren. Irteerak aukera paregabea eskaini zien ikasleei une honetan lantzen ari diren proiektuko edukiak berrikusteko, baita ikasitakoa beste testuinguru batean aplikatuta ikusteko ere.
Read More