Maialen Arratibelen bisita izan dugu “Airean” PROIaren baitan.
5.mailako ikasleak “Airean!” PROI-a lantzen ari dira opor bueltatik. Azken asteotan, irrati baten atzean dagoen guztia ezagutzeko ikerketa eta lanketa sakona egiten ari dira. Proiektu honetan zehar, ikastolan irratsaio bat antolatzeko kontuan hartu beharreko alderdiak ikasi dituzte, eta gune bakoitzak bere irratsaioa sortzea du helburu.
Testuinguru horretan, urteetan Euskadi Irratiko kazetaria izan den Maialen Arratibelen bisita izan dugu Arimazubin. Maialenek, ikasleen galderak erantzuteaz gain, irratian lan egiteko eta irratsaio bat antolatzeko kontuan hartu beharreko hainbat gomendio eman zizkien.
Saio emankorra izan da, ikasleen zalantza asko argitzeko eta irratian aritu den pertsona baten esperientzia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan baitute.
Mila esker, Maialen, zure ekarpenarengatik!
