Berriak
Karapaixoa egiten ikasteko tailerra Santa Teresan, komunitatea sendotzen jarraitzeko
Ohituren transmisioa bermatzen jarraitzeko asmoz, karapaixoa nola egiten den ezagutarazteko tailer bat antolatu dugu Santa Teresa gunean. Tailer honetara, interesa adierazi duten hainbat familia etorri dira. Tailerrean zehar, karapaixoa zer den ezagutu dugu, beronen jatorria eta euskal kulturan izan duen lekua aztertuz. Ondoren, karapaixoa sukaldatu eta dastatzeko aukera izan dugu. Arratsalde polit bat pasatu dugu…
Read MoreEmakume zientzilarien ekarpenak ezagutzen Arimazubin
Emakume Zientzilarien Eguna pasa berri dela eta Martxoaren 8a gerturatzen ari dela aprobetxatuz, guneko guraso den Aitziber Lopezen bisita izan dugu Arimazubin. Aitziberrek “Inventoras y sus inventos” liburua idatzi du eta modu samur eta goxoan, historian zehar emakumeek zientzian egindako ekarpenak zein asmakizunak kontatu dizkigu. Eskerrik asko, Aitziber! Pila bat ikasi dugu zurekin!
Read More“Eta gero, zer?” PROIaren baitan aditu baten bisita izan dugu Arimazubin
LH 4. mailako ikasleak “Eta gero, zer?” PROIa lantzen ari gara. Proiektu honen helburua bizitzaren hasiera eta garapena ulertzea da, eta bide horretan, bisita bat izan dugu gelan, Saioa Gonzalez, gelako guraso eta erizainarena. Saioa benetan interesgarria izan da, eta horren seinale izan dira ikasleek erakutsitako jarrera, parte-hartzea eta ekarpenak. Eskerrik asko, Saioa, zure tarteagatik…
Read MoreDBH 1.mailako ikasleek “Hala Bazan eta Ez Bazan” PROIa landu dute
DBH 1.mailako ikasleak buru-belarri aritu dira “Hala Bazan eta ez Bazan” proiektuan lanean. Proiektuan zehar, “Nola aldatuko litzateke gure errealitatea, historiako gertaera konkretu bat gertatu izan ez balitz?” galdera gidaria erantzuten saiatu dira. Lanketa egin ostean, PROIari amaiera emateko, Arimazubiko 6.mailako ikasleak gonbidatu dituzte euren lanak aurkezteko. Historia izan da aurkezpenetako gai nagusia, eta talde…
Read MoreHaurrentzako masaje tailerra izan genuen Santa Teresan
Pasa den larunbatean, hilak 7, 0-1 urte bitarteko haurren familiei zuzendutako haur masaje tailerra izan genuen Musakola auzoko Santa Teresa gunean. Hamabi familia bertaratu ziren gunera. Tailer honetan, haurra jaio eta bi astetatik aurrera almendra olioa erabiliz eman daitezkeen masajeak erakutsi ziren. Horretarako, hanken masajea eta kolikoak lasaitzeko ariketa ezberdinak landu ziren familiekin. Familiak zein…
Read MoreAdikzioen prebentziorako saioak izan dituzte Gazteluondoko DBHko ikasleek
Azken asteotan, Adikzioen prebentziorako saioak izan dituzte Gazteluondoko DBHko ikasleek. GARAIA pertsonen osasun mentalarekin eta osasun emozionalarekin konprometitutako emakume profesionalek bultzatutako proiektua da eta ikasleekin egin dituzten saio hauek Osasunerako prebentzioan kokatzen dira.
Read MoreSan Blas opilak egiten ikasteko tailerra Santa Teresan, komunitatea sendotuz
Pasa den ostegunean, hilak 29, Santa Teresa guneko guraso den Mireia San Idelfonsok San Blas opilen tailerra eskeini zuen. Tailer hau “Euskal Ohiturak Bultzatuz eta Zabalduz” ekimenaren baitan kokatzen da. Tailerra komunitateko kideei zabaldu zitzaien eta hainbat familia gerturatu ziren gunera San Blas opilak egiten ikastera. Parte hartzaileak, pozik eta eskertuta agertu ziren tailer hau…
Read More4.mailako ikasleak Udal Bibliotekan bisitan
Arimazubi eta Gazteluondoko 4. mailako ikasleak Arrasateko Udal Liburutegian izan ziren bisitan, “Biblioteka edonon” ekimenaren baitan. Bertan, liburutegi prototipo mugikor bat nola sortu ikasi zuten, eta liburutegiko ganbaran liburutegi mugikor propioa prestatu zuten: tipiak sortuz, eraikuntzako blokeak erabiliz eta liburuak espazio osoan zehar sakabanatuz. Jarduera amaitzeko, tipi baten eskulana egin zuten. Horrez gain, liburutegia hobeto…
Read MoreArimazubiko gurasoen euskara batzordeak “Euskararen Altxorrak” lehiaketa martxan jarri du
Pasa den astean, Arimazubiko gurasoen Euskara batzordeak “Euskararen Altxorrak” lehiaketa abiatzeko prozesua martxan jarri zuen. Lehenik eta behin, guneko familia guztiei lehiaketarako galderak sortzeko gonbitea luzatu zieten. Familien erantzuna paregabea izan da, 267 galdera-proposamen jaso dituzte guztira. Horien artean, galdera originalenari aitortza egin dio batzordeak; 1.mailako Malen Urrestarazu eta bere familiak egindako galdera izan da…
Read MoreNaturarekin bat eginez Umezaintzako ortua martxan da berriro!
Poz handiz iragartzen dugu Umezaintzako ortua martxan dagoela! Gure guneko txoko berezi hau ez da lur zati bat soilik; Umezaintzako ortua baliabide pedagogiko bikaina da. Ez ditugu soilik barazkiak hazten ikusten, balioak ere ereiten ari gara eta. Ekimen honen bidez, naturarekin kontaktua, ingurugiroa zaintzea eta tokian tokiko produktuen jatorria nondik datorren ulertzea sustatzen dugu. Oraingo…
Read More