Berriak
Historia eta aisialdia uztartuz, bi egun paregabe pasa dituzte Hondarribian LH 2ko ikasleek
Pasa den astean, Santa Teresa eta Gazteluondoko bigarren mailako ikasleek bi eguneko irteera egin zuten Hondarribira. Bidean, Orion geldialdia egin zuten, eta horri esker, ehizatutako azken balearen istorioa ezagutzeko aukera izan zuten. Ondoren, Albaola Itsas Museoa bisitatu zuten, eta esperientzia oso aberasgarria izan zen. Arratsaldean, Hondarribira iritsi ziren, eta aterpetxeko kanpo espazioan aisialdirako tarteaz gozatu…
Read MoreBelaunaldiak saretzen: Santa Teresa guneko ikasle ohien batzordea martxan
Santa Teresa guneko irakasleek topaketa berezi bat antolatu dute gunetik igaro diren belaunaldi ezberdinetako ikasle ohiekin. Bilkura honen helburu nagusia urteetan zehar ikasle izandakoen arteko harremanak berreskuratzea eta sendotzea izan da, oroitzapenak partekatzeko giro atsegin eta hurbil bat sortuz. Topaketa horren fruitu gisa, ikasle ohi horiekin batera lan-batzorde bat sortzea erabaki dute, gunean ekintza ezberdinak…
Read MoreDBH2koak BIZI astean: Aniztasunaz hausnartzen eta esperientzia errealak ezagutzen
Arizmendi Ikastolako DBH2ko ikasleentzat BIZI saioak ikasgelako hormak gainditu eta errealitate desberdinetara hurbiltzeko leiho bilakatu dira. Almeneko eta Gazteluondoko taldeek, bakoitzak bere bideari ekinez, komunitatearekiko konpromisoa eta bizitzarako trebetasunak izan dituzte ardatz. Almeneko ikasleak aniztasunaren munduan murgildu diren bitartean, Gazteluondokoak larrialdi egoerei erantzuteko prestatu dira, ikaskuntza akademikoa esperientzia praktiko eta aberasgarriekin uztartuz. Hona hemen BIZI…
Read MoreDBH1eko ikasleok EHko Herria PROIa landu dugu
DBHko lehenengo mailan EHko Herria PROIa landu dugu. Iraunkortasuna du ardatz proiektu honek eta ikasleekin 8 alorren lanketa eginez osatzen ari gara bere muina. Proiektuan zehar ipar izan dugun galdera gidaria honakoa izan da: “nola lagundu diezaiekegu unibertsitateko ikasleei/inguruko enpresei gure herria iraunkorragoa bihurtzeko produktuak sortzen?” Kale inkestak egin genituen Eskoriatza, Aretxabaletan zein Arrasaten eta…
Read MoreArgitxoren postontziak arrakasta handia izan du Arrasateko txikien artean
Uribarri, Umezaintza, Olarte eta Santa Teresa guneetan Bazarako helburuekin lerrokatuta “Argitxoren postontzia” dinamika jarri dugu martxan. Postontzia Arrasateko auzo, leku eta paraje desberdinetan egon da kokatuta, haurrei eta familiei herriko toponimia modu ludikoan hurbiltzeko helburuarekin. Guneetako familia eta haurrak pista desberdinen bitartez postontziaren kokapena asmatu behar izan dute. Bilaketa horretan, herriko bazterrak hobeto ezagutzeko aukera…
Read MoreAzoka multikulturala “Denok Bat” PROIari amaiera emateko.
3.mailako ikasleok “Denok bat” PROIa landu dugu. Proiektu honen helburuak ikastetxeko kultura guztiak errespetatzea eta talde koopetatiboetan azoka multikultura bat sortzea izan dira. Aurreko hilabetean, hainbat gurasoren bisita jaso genuen gelan, beraien kulturaren ezaugarriak gurekin partekatzeko. Jasotako informazioa oso baliagarria izan zaigu azokaren prestaketarako eta oso eskertuta gaude, ekarpen bikainak egin baitzituzten! Aste hontan zehar,…
Read MoreDown Sindromearen nazioarteko eguna aldarrikatu dugu Arizmendi Ikastolan
Martxoaren 21ean Down Sindromearen nazioarteko eguna izan zen. Horregatik, egunotan galtzerdi ezberdinak jantzita argazkiak atera ditugu ikastolan. Gune guztietako argazkiak jaso eta azpiko albuma osatu dugu. Keinu honen bidez, gizarte inklusibo baten alde egin eta Down Sindromearen eguna ikusgarri egitea izan dugu helburu. Orain, keinuetatik ekintzetara pasatzea tokatzen da. Izan gaitezen abegikorrak; apreziatu eta gozatu…
Read MoreBailarako ikastoletako DBH1ekoak, Euskal giroan jolasean
Gure bailaran hainbat Ikastola gaude, eta oso gustuko dugu elkarrekin harremanetan egotea. Azken finean helburu asko eta ikuskera jakin bat partekatzen baititugu, eta nola ez, denok osatzen baitugu Euskal Herriko Ikastolen sarea. Urtero aprobetxatzen dugun aukeretako bat “Euskal giroan jolasean” ekimena izaten da. Bertan, Ikastola ezberdinetako DBh1eko ikasleek hartzen dute parte. Lehenengo, bakoitzak bere ikastolan…
Read MoreIlart Ugarte izan da “Euskararen altxorrak” lehiaketaren irabazlea
2026ko otsailean Arimazubiko Gurasoen Euskara Batzordeak “euskararen altxorrak” izeneko lehiaketa martxan jarri zuen. Lehiaketa honek bi helburu nagusi zituen: batetik, gure euskarak daukan garrantzia eta aberastasunaz jabetzea eta, bestetik, familietan euskararen bueltan hitz egitea, etxeko sukaldean euskarak presentzia izatea, alegia. Lehiaketaren 2. fase honetan, 5 astetan guztira 1.329 papeltxo jaso ditugu. Benetan arrakastatsua izan da…
Read MoreBafle Moreak PROIaren baitan, emakume erreferenteekin mahaingurua egin dugu Arimazubin
Bafle Moreak PROIean murgilduta daude Arimazubiko LH 6ko ikasleak. Proiektu honetan, uneoro presente izango dugun galdera gidaria hau izango da: “Nola bultza dezakegu parekidetasuna kanta ezagunen bitartez?”. Izan ere, historian zehar genero parekidetasun eza nabarmena izan da, eta gaur egun ere, horren presentzia nabaria da gure bizitzako esparru askotan, lanean, kirolean, etab. Gure ikasleei begira,…
Read More