Ilart Ugarte izan da “Euskararen altxorrak” lehiaketaren irabazlea
2026ko otsailean Arimazubiko Gurasoen Euskara Batzordeak “euskararen altxorrak” izeneko lehiaketa martxan jarri zuen. Lehiaketa honek bi helburu nagusi zituen: batetik, gure euskarak daukan garrantzia eta aberastasunaz jabetzea eta, bestetik, familietan euskararen bueltan hitz egitea, etxeko sukaldean euskarak presentzia izatea, alegia.
Lehiaketaren 2. fase honetan, 5 astetan guztira 1.329 papeltxo jaso ditugu. Benetan arrakastatsua izan da parte hartzea. Eskerrik asko parte hartu duzuen familiei!
Aurreko ostiralean, errekreo garaian Ikasleen Euskara Batzordeko kideek irabazlearen papeltxoa atera zuten eta erantzun guztiak zuzenak zituenez, saria jaso zuen lehenengo mailako ikasleak.
Zorionak Ilart Ugarte!!!
Jarrai dezagun euskara erabiltzen, euskara bera baita altxorra!
