Berriak
DBH1eko ikasleek «Don’t worry, bee api» proiektua abiatu dute erleen garrantziaz sentsibilizatzeko
Biodibertsitatearen defentsan euren aletxoa jartzeko asmoz, «Don’t worry, bee api» izeneko PROIa landu dute Gazteluondoko ikasleek. Proiektu honetan, webgune bat eta logo bat sortu dituzte herritarrak biodibertsitatearen galeraz ohartarazteko. Gure ingurunea babestea guztion ardura dela argi utzi nahi izan dute gure Ikastolako DBH1eko ikasleek. Erleen egoera eta garrantzia ardatz hartuta, ekimen honen helburu nagusia ekosisteman…
Read More“Nor naiz ni, zu?” PROIari amaiera emateko erakusketa antolatu dute 6.mailakoek
Arimazubiko eta Almeneko LH 6.mailakoek “NOR NAIZ NI, ZU?” PROIa landu dute. Proiektu honetan, emozioen inguruko lanketa egin ditute ikasleek. Helburua sentitzen dituzten emozioak izendatzea eta identifikatzea izan da, eta ondorioz, norbere burua hobeto ezagutzea izan da. Hilabetean zehar landutakoari amaiera emateko azken produktua maskara baten sorkuntza izan da. Pasa den astean familientzako maskaren erakusketa…
Read MoreKirol egokitua gertutik ezagutzeko aukera izan dute Gazteluondoko ikasleek
Pasa den ostegunean, Gazteluondoko 4. mailako ikasleek esperientzia berezi eta aberasgarri bat bizitzeko aukera izan zuten. ONCEko kideekin batera, ikusmen urritasuna duten pertsonen egunerokoa eta bereziki kirol egokitua gertutik ezagutu zuten. Saioan zehar, ikasleek golballa praktikatu zuten; ikusmen urritasuna duten pertsonentzat egokitutako kirola, entzumenak eta talde-lanak garrantzi handia duten jarduera. Begiak estalita aritu zirenez, orientazioa,…
Read MoreLH 4ko ikasleak Xirristi-mirristi PROIan murgilduta
Xirristi-mirristi PROIan murgilduta gaude LH 4.mailako ikasleak. Proi honetan, norberaren ondoezak sendatzeko erremedioak ezagutu eta transmititzea dugu helburu. Sendabelarren inguruan informazio gehiago jasotzeko asmoz amama Glori gonbidatu dugu Gazteluondora. Sendabelar ugari ekartzeaz gain, bakoitza zertarako eta nola erabili daitekeen azaldu digu. Arimazubira, berriz, Gemma Orobengoa eta Esti Berezibar gerturatu dira; intsusa sendabelarrarekin egindako ukendua nola…
Read MoreBasabeazpiko Udaberri festa ospatu dugu, hogeigarrenez
Zein egun ederra pasatu genuen larunbatean!! Eguraldia lagun izan genuen azkenean, astean zehar geneuzkan aurreikuspenegatik herriko bazkaria Almenera aldatu behar izan bagenuen ere. Goizeko umeentzako jolasak, buruhandiekin kalejira, antzerkia, plazako talo usaina, bertan ere jolas eta dantzak, eta bukatzeko, beti bezala, bazkaria lagun giroan. Horiek izan genituen eguneko osagaiak. Eta horri gehitu zitzaion ikastolako familia…
Read MoreArimazubi eta Santa Teresako 4.mailako ikasleak Orion izan dira
Pasa den astean Santa Teresa eta Arimazubi guneko 4.mailako ikasleak ikasturte amaierako irteeran egon ziren Orion. Momentu batzuetan eguraldia lagun izan ez zuten arren, aurreikusitako ekintza guztiak egin zituzten. Kayakean ibili ziren, hondartzan jolastu, itsasargira bisita egin eta Orioko herria ezagutu zuten. Bi guneen arteko harremanak asko sendotu dira eta primeran pasa zuten! Eskerrik asko…
Read MoreLH5eko ikasleek BIZI egunak izan dituzte
LH5eko ikasleek 112 izeneko BIZI egunak izan dituzte. Lehen sorospenen inguruko lanketak egiteko egunak izan dira. Larrialdi egoeretan nola jokatu ikasi dute, zer egin behar den kasu bakoitzean, eta lanketa desberdinak egin dituzte. Horretarako, Ferixalekuko osasun larrialdietako zikloko irakasleen bisita ere izan dute ikastolan eta hauek larrialdi kasuetan baliagarriak izan daitezkeen hainbat teknika eta maniobra…
Read MoreSan Andres auzoko jaiei hasiera eman diegu Umezaintza guneko haurrek
Pasaden asteburuan ospatu diren San Andres auzoko jaietan murgiltzeko Umezaintzako haurrok ekintza desberdinak burutu ditugu. Urtero legez, asteazken goizean 3, 4 eta 5 urteko haurrok izan dugu jaiei ongi etorria emateko ardura; kalejiran kolorez eta pozez bete genituen San Andres auzoko kaleak herri eskolako lagunekin batera. Auzoko jaietako zapi naranjak eta bestelako osagarriak jantzi eta…
Read MoreKanpo espazioa eraberritzeko auzolana egin dugu Uribarrin
Joan den Apirilaren 24an Uribarri guneko komunitateak hitzordu garrantzitsua izan genuen: kanpo espazioa hobetzeko eta egokitzeko auzolana. Familia eta profesionalen artean haurren garapen integralerako ingurune atseginagoa, estimulatzaileagoa eta seguruagoa sortzea izan da helburua, natura eta esperimentazioa ardatz hartuta. Uribarriko kanpo espazioa elkarlanean eta ilusioz berriztean komunitatearen indarra eta garrantzia azpimarratu nahi izan dugu. Horri esker,…
Read MoreBelaunaldien arteko topaketan parte hartu dugu
Arrasaten martxan dago “Belaunaldien arteko topaketak” ekimena. Apirilaren 24an hasi zen, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sendotu eta esperientziak partekatzeko helburuarekin. Ekimen honetan, Santa Teresa, Gazteluondo eta Arimazubiko Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleok parte hartu dugu, Herri Eskolako ikasleekin batera. Besteak beste, Kulturaten, Atarten, Iturbide Egoitzan, Eguneko Zentroan eta Sasoibide elkartean ospatu dira topaketa hauek. Topaketetan…
Read More