“Eta gero, zer?” PROIaren baitan aditu baten bisita izan dugu Arimazubin
LH 4. mailako ikasleak “Eta gero, zer?” PROIa lantzen ari gara. Proiektu honen helburua bizitzaren hasiera eta garapena ulertzea da, eta bide horretan, bisita bat izan dugu gelan, Saioa Gonzalez, gelako guraso eta erizainarena.
Saioa benetan interesgarria izan da, eta horren seinale izan dira ikasleek erakutsitako jarrera, parte-hartzea eta ekarpenak.
Eskerrik asko, Saioa, zure tarteagatik eta gure proiektuari egin diozun ekarpen baliotsuarengatik! Plazera izan da zu gurean izatea.

