Emakume zientzilarien ekarpenak ezagutzen Arimazubin
Emakume Zientzilarien Eguna pasa berri dela eta Martxoaren 8a gerturatzen ari dela aprobetxatuz, guneko guraso den Aitziber Lopezen bisita izan dugu Arimazubin. Aitziberrek “Inventoras y sus inventos” liburua idatzi du eta modu samur eta goxoan, historian zehar emakumeek zientzian egindako ekarpenak zein asmakizunak kontatu dizkigu.
Eskerrik asko, Aitziber! Pila bat ikasi dugu zurekin!


