Arimazubiko gurasoen euskara batzordeak “Euskararen Altxorrak” lehiaketa martxan jarri du
Pasa den astean, Arimazubiko gurasoen Euskara batzordeak “Euskararen Altxorrak” lehiaketa abiatzeko prozesua martxan jarri zuen. Lehenik eta behin, guneko familia guztiei lehiaketarako galderak sortzeko gonbitea luzatu zieten. Familien erantzuna paregabea izan da, 267 galdera-proposamen jaso dituzte guztira. Horien artean, galdera originalenari aitortza egin dio batzordeak; 1.mailako Malen Urrestarazu eta bere familiak egindako galdera izan da saritua.
Galdera guzti hauekin, lehiaketa burubelarri prestatzen ari dira batzordeko kideak, ostiralean berau martxan jartzeko asmoz.
Batzordetik lehiaketan parte hartzera animatzen dituzte Arimazubiko kide guztiak.
Mila esker zuen ekarpena egin duzuen familia guztiei!
