Kultura desberdinen azokarekin amaiera eman genion “Denok bat” PROIari
Azken asteotan “Denok bat” PROIa landu dugu Arimazubiko 4.mailakook. Proiektu honen helburuak ikastetxeko kultura guztiak errespetatzea eta talde koopetatiboetan azoka multikultura bat sortzea izan dira. Eta erabat bete ditugu!
Aurreko hilabetean, hainbat gurasoren bisita jaso genuen gelan, beraien kulturaren ezaugarriak gurekin partekatzeko. Jasotako informazioa oso baliagarria izan zaigu azokaren prestaketarako eta oso eskertuta gaude, ekarpen bikainak egin baitzituzten!
Pasa den ostiralean, Arimazubiko labtokian gelan daukagun kultura desberdinak ezagutarazteko azoka antolatu genuen 4.mailakook. Bertaratutako familiek herrialde anitzen kultura ezagutzeko parada izan zuten. Tokian tokiko jakiak dastatzeko aukera ere izan genuen, bai, horixe!
Eskerrik asko PROI honetan modu batera edo bestera parte hartu duzuen guztioi. Benetan aberatsak izan dira egindako ekarpenak!!
