Gaztainerre eguna ospatu dugu Santa Teresan eta Uribarrin

Aurten ere gaztain erre eguna ospatu dugu Santa Teresan eta Uribarrin. Santa Teresan laguna dugun Joxe Juan joan zen urtero bezala gaztainak danbolinean erretzera 2, 3 eta 4 urteko haurrekin batera. Uribarrin, berriz, aiton amonekin kukurutxoak prestatu, gaztainak erre eta ondoren haurrek prestatutako kanta eta dantzak ikusi eta gero, elkarrekin, gaztaina erreak dastatzeko aukera izan…

Read More

Naturan Hezten saioa Santa Teresan

Aste honetan Santa Teresako lehenengo eta bigarren mailako ikasleok Antoñara joan gara Naturan Hezten saioei hasiera emateko. Naturgunera heltzeko bidea ezagutzeaz gain, astez aste gidari izango ditugun geldiuneak identifikatu ditugu. Horrez gain, Antoñako eremuan jolas askeaz gozatzeko aukera ere izan dugu. Prest gaude naturak eskaintzen digunarekin esperimentatzeko, jolasteko, ikasteko eta disfru­tatzeko!

Read More

LH5eko ikasleok auzolana egin dugu “ Auzotik Munduari” PROI-aren baitan

5.mailako ikasleok “Auzutik Munduari” PROI-a landu dugu. Proiektu honetan “Nola hobetuko dugu gure ingurune naturalari eragindako kaltea auzolanean?” galdera gidaria erantzuten ahalengindu gara. Hori horrela izanik, kutsadura mota ezberdinak landu ditugu. Horrekin batera, gure herriko egoera zein den aztertu dugu.  Inguruneari eragindako kalteak hobetzeko asmotan auzolana antolatu dugu Arimazubiko ikasleok herriko gune ezberdinetan zaborra jasotzeko.…

Read More

X. Mundukide Lasterketa Solidarioan parte hartu dugu

Urriaren 19an, igandea, Mundukide Fundazioaren aldeko lasterketa ospatu zen Urkulun, Kooperatiben arteko hamargarren lasterketa. Aurtengo edizioa Ikerlan, Atlhon eta Ulma kooperatiben laguntzarekin antolatu du Mundukidek. Lasterketan Kooperatiba ezberdinetako kideak izan ziren, hiru modalitate ezberdinetan; nordic walking, oinez edo korrika. Gure Ikastolako hainbat kidek ere parte hartu genuen ekimen solidario honetan.  Primerako goiza pasatu genuen!

Read More

Arimazubiko BAZARA batzordea osatu dugu aurten ere

Dagoeneko martxan da ikasleen BAZARA (euskara) batzordea. Batzorde hau, gunean euskararen erabilera sustatzeko sortutako taldea da. Bertan, ikasleek irakasleen laguntzarekin, euskara bultzatzeko ekintza ezberdinak proposatzen dituzte ikasturtean zehar.  Hortaz gain, aurten ere gurasoen euskara batzordea osatzeko lanetan ari gara Arimazubiko familien artean euskararen erabilera indartzeko.  Ea denon artean euskararen erabilera areagotzea lortzen dugun!

Read More

Arrasateko Agenda 2030eko ikasle ordezkariak alkatearekin elkartu ziren 

Irailaren azken egunean, Agenda 2030eko ikasle ordezkariak Arrasateko alkatearekin bildu ziren. Topaketa honetan, iazko ikasturte bukaerako plenoan aurkeztutako proposamenak berrartu zituzten, eta alkateak aurten Udalean ekintza horiek noiz eta nola garatuko diren azaldu zien. Gainera, Arrasateko Ingurugiro Eskolako Naiara eta Maribik ikasturte honetarako ekintza-plana ere aurkeztu zuten. Bertan, maila bakoitzean gauzatuko diren jarduerak zehaztu dituzte,…

Read More

LH 3eta 4koak Bizipoza Elkarteko Zapotxin pailazoaren ikuskizunean

Bizipoza Elkartea Euskal Herri mailako elkarte handi bat da, izaera bereziko gaiak lantzen dituzten eragile anitzek osatua. Besteak beste, aniztasun funtzionala, boluntariotza, familia aniztasuna eta sexu orientazioa, gaixotasunak, heriotza, identitatea, genero rolak eta kulturaniztasuna bezalako gaiak jorratzen dituzte. Bizipozako taldeek, askotarikoak izan arren, helburu bera dute: bakoitzak bere errealitatetik bizi dituen gaiak erdigunean jarri eta…

Read More

San Juanen atarian danborrada ospatu dute Olarteko txikiek

Ekainaren 13an Olarteko 4 eta 5 urtekoek danborrada ospatu zuten Arrasateko kaleetan zehar. Olartetik irten eta Sebero plazara abiatu ziren lehenengo; jarraian Sebero plazatik Herriko plazara joan ziren eta bertan eman zioten ekitaldiari amaiera. Gogor astindu zituzten danborrak txikiek! San Juan jaien atarian herria girotzeko ekintza bikaina eta jendetsua izan zen!

Read More

EUS.JALGI PROiari bukaera politte emun dotsau. Beinke!

Arimazubiko 3.mailakuok Eus.jalgi PROIa lantzen ibili gare azken hiruhilabete honetan. Helburua euskerian aberastasunaz jabetziaz gain, euskalkixen eta herriko ondarie balixuan jartie izen da. Aiton-amonekin eta gurasoekin tertulixia antolatu geuen. Bertatik atarako informaziñuaz eta beste baliabide batzuk erabilitte denbora pasak ein dittugu. Aste hontan hauek banatzen ibili gare. Deskuiduan pediatratik, Etxaluzetik, liburutegitik, AEDtik… pasetan bazarie, jakin…

Read More