Ikasturte amaierako jaialdia ospatu dugu Arimazubi eta Gazteluondoko kideok 

Ekainaren 18an, Arimazubi eta Gazteluondoko Lehen Hezkuntzako ikasle zein irakasleok ikasturte amaierako jaialdia ospatu genuen Seber Altube plazan. Bertan, familia zein herritarrentzat Errementari dantza eta danborrada eskaini genituen GURA eta BATUko ikasleen eskutik.  Ikusle ugari gerturatu ziren jaialdiaz gozatzera eta giro paregabea jarri genuen herriko kaleetan zehar.  Modu honetan, amaitzear dagoen 2024-2025 ikasturteari amaiera eman…

Read More

Piktoidazketaren jaia ospatu dugu

Sakon Pikto IEM-ean, ipuin baten lanketa egin dugu ikasturte erdialdera bitartean. Ipuin honen bitartez, hizkuntzaren alderdi ezberdinak landu ditugu. Maila bakoitzean, adinera egokitutako istorioa landu dugu eta honen lanketa egin ere. Ipuin hauetako bakoitza, historiako garai eta leku jakin batean kokatzen da.  Guzti hau eginda, bakoitzak bere ipuina sortu du, aurrez landutako garai eta hiri…

Read More

Santa Teresa eta Arimazubiko kideak Zuhatzan izan ziren

Santa Teresa eta Arimazubiko 6.mailako kideak Zuhatzan izan ziren ekainaren 9tik 11ra bitartean. Bi ikasturtetan zehar egindako lana borobiltzeko modu paregabea izan zen. Zuhatzako uhartean, hainbat ur ekintzaz ederki pasatzeko aukera izan zuten ikasleek; besteak beste, pedalo, arraun, piragua, bela eta windsurfa. Honez gain, lagunarteaz zein uhartea inguratzen duen naturaz gozatzeko aukera ere izan zuten. …

Read More

Ikasturteari agur esateko jaialdia egin dute Umezaintzan

Ekainaren 13an Umezaintzako azken jaia ospatu zuten guneko jolastokian. Izan ere, Umezaintzako haurrak “Umezaintzako dantzariak” bihurtu ziren eta dantzaldia egin zuten familientzako. Gainera, 5 urteko haurren familiek Elvira eta Marta tutoreei dantza bat eskaini zieten berain seme-alabengandik egin duten lan guztia eskertzeko. Momentu oso hunkigarria izan zen! Eskerrik asko Umezaintzako profesional eta familiei! Eta Lur…

Read More

Arimazubi eta Santa Teresako ikasleak Gamarrako igerilekuetan izan ziren

Joan den astean Arimazubiko eta Santa Teresako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek egun zoragarri bat igaro zuten Gamarrako igerilekuetan. Aurretik landutako “Non gogoa, han txangoa” deituriko PROIan, ikasturte amaierako txangorako proposamenak prestatu zituzten eta bozketa orokorrean, Gamarra izan zen aukeratua. Eguraldi bikainak lagunduta, uretan jolasten eta elkarrekin denbora pasatzen primeran ibili ziren. Eguna dibertigarria, freskagarria…

Read More

Porrotxinen bisita jaso dute Uribarriko haurrek

Porrotxinen bisita izan zuten Uribarrin joan den ostegunean. Porrotxinek Pitxi lagunarekin batera Uribarriko haurrak dantzan, abesten eta jolasean jarri zituen.   Primerako atsaldea pasa zuten guztiek elkarrekin! 

Read More

Umezaintzako psikomotrizitate gelako blokeak berriztu dituzte familien laguntzari esker

Umezaintzako psikomotrizitate gelako blokeek konponketa beharra zuten: haurren tamainara egokitu eta oihalak berriz estali eta josi behar ziren. Lan hori aurrera eramateko, auzolana sustatu da eta horretarako, Ikastolako familien laguntza ezinbestekoa izan da. Hala, guztion artean helburua lortuz! Eskerrik beroenak Amaia, Irati, Monse, Marisol eta Nataliari egindako lan bikainagatik. Zuen inplikazioari esker, umeek espazio berritu…

Read More

Aurten ere Garagunekoak Arimazubin izan dira

Aurten ere Garaguneko lagunen bisita izan dugu Arimazubin 2. mailakook. Oraingoan Arrasateko jaien inguruan beraiek egindako egutegia azaltzera etorri zaizkigu. Egutegi horretako orrialde bakoitzean Garagunekoek parte hartzen dute Arrasateko talde desberdinetako kideekin hainbat jai eta ekintzetan. Arrasateri buruzko bitxikeria ugari kontatu dizkigute. Datorren urtean ere zain izango gaituzue. Guretzat bereziak eta mundialak zarete, eskerrik asko!

Read More