Santa Teresa eta Arimazubiko kideak Zuhatzan izan ziren
Santa Teresa eta Arimazubiko 6.mailako kideak Zuhatzan izan ziren ekainaren 9tik 11ra bitartean. Bi ikasturtetan zehar egindako lana borobiltzeko modu paregabea izan zen.
Zuhatzako uhartean, hainbat ur ekintzaz ederki pasatzeko aukera izan zuten ikasleek; besteak beste, pedalo, arraun, piragua, bela eta windsurfa. Honez gain, lagunarteaz zein uhartea inguratzen duen naturaz gozatzeko aukera ere izan zuten.
Lehen hezkuntzako etapari agurra emateko modu ezin hobea izan zen!
