Arimazubi eta Santa Teresako ikasleak Gamarrako igerilekuetan izan ziren

Joan den astean Arimazubiko eta Santa Teresako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek egun zoragarri bat igaro zuten Gamarrako igerilekuetan. Aurretik landutako “Non gogoa, han txangoa” deituriko PROIan, ikasturte amaierako txangorako proposamenak prestatu zituzten eta bozketa orokorrean, Gamarra izan zen aukeratua. Eguraldi bikainak lagunduta, uretan jolasten eta elkarrekin denbora pasatzen primeran ibili ziren.

Eguna dibertigarria, freskagarria eta bizipen ederrez betea izan zen, belar luzeak ez ziren traba izan. Denek pozik itzuli ziren, uda giroko egun berezi baten oroitzapenarekin!