Ikasturte amaierako jaialdia ospatu dute Santa Teresa gunean

Ostiralean, Santa Teresa guneko ikasturte bukaerako jaialdia ospatu zuten guneko jolastokian. Giro ezinhobean, guraso, ikasle eta irakasleek jolas ezberdinak egin zituzten. Jaialdia amaitzeko mokadutxo bat hartzeko tartea ere hartu zuten guneko guraso ordezkarien laguntzarekin.  Mila esker gerturatu zineten guztioi!

Read More

Arizmazubiko ikasleek Unibertsoa proiektuari amaiera eman diote

Ikasturte honetako azken proiektuari bukaera emateko, LH 2. mailakoek, astronomian aditua den Gorka Buruaga izan genuen gure artean. Astelehen arratsaldean ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera izan genuen. Alde batetik, bideoen bitartez espazioan dauden astro ezberdinak gertutik ikusteko aukera izan genuen, baita teleskopioa aztertzeko ere. Bestetik, planisferio bat osatu genuen norberaren jaiotze data eta jaiotze ordua…

Read More

Garazi Kamio idazlearen bisita izan genuen Arimazubin

Ekainaren 3an, Garazi Kamio idazle ezaguna gure ikastolara etorri zen, literatura sustatzeko ekimen berezi baten baitan. Jarduera honen helburua ikasleen artean literatura-zaletasuna indartzea eta euskal literaturaren ezagutza zabaltzea izan zen. Ekimenak hainbat jarduera interesgarri eskaini zituen. Garazi Kamiok hitzaldi erakargarri eta inspiratzaile bat eman zuen, bere lanaren inguruko xehetasunak azalduz eta idazle izatearen esperientzia partekatuz.…

Read More

Uribarriko 2, 3 eta 4 urtekoak Oñatira egun pasa joan dira

Joan den astean Uribarriko 2, 3 eta 4 urtekoek ikasturte amaierako irteera izan zuten eta Oñatira joan ziren egun osoko txangoa egitera.  Baratzeko pikua parkean eta ondoko San Martin auzoko zuhaiztian aritu ziren jolasean.  Eguraldia lagun, izugarrizko egun polita pasa zuten elkarrekin!

Read More

Olarteko 3 eta 4 urtekoak Galartzara egun pasa joan dira

Olarte guneko Muru eta Udalaitz taldeko haurrak Galartzara eguna pasatzera joan ziren pasaden ostiralean. Galartzara iritsi bezain pronto Etxe Zuri baserrira joan ziren oinez bertako abereak ikustera: ardiak, astoa, oiloak, katuak.. eta abar. Horren ondoren bertako opila eta gazta erosi zuten eta Galartzara bueltatu ziren, bertan norberak etxetik eramandako bazkaria bazkaltzeko. Indarrak hartu ondoren ipuin…

Read More

Pentsamendu konputazionala landu dute Gazteluondoko ikasleek

Ikastolen Elkarteak eskola adimentsuaren aldeko apostua egin du. Ikastolak pentsaera konputazionala lantzeko proiektu ezberdinak txertatzea du helburu, adin txikienetatik derrigorrezko hezkuntza amaitzeraino. Eskola Adimentsua programak, egun, gizartearen eraldaketa bideratzen ari den teknologiaren garapena sustatu nahi du. Gai hauek bidetatzen ez dituen herrialdeak garapenerako ateak itxita ditu edota itxita izango ditu. Eta egoera honetan lehiakideak planeta…

Read More

Santa Teresako ikasleak auzoko bolatokian izan dira

Santa Teresa guneko 5. eta 6.mailako ikasleek Musakola auzoko Bolatokira bisita egin zuten pasa den astean. Bertan, bolatokiko, Hiru txirlo taldeko kideak eta Arizmendi Ikastolako guraso diren Mikel Urrutia eta Iker Irazabalbeitiak,  bolatokiaren jatorriaz eta antolaketaz hitz egin ziguten. Hiru txirloa gehiago ezagutzeaz gain, bolatokian jolasteko aukera izan genuen. Asko gozatu zuten ikasleek.  Eskerrik asko,…

Read More

Arimazubin Euskararen jaia ospatu dugu hirugarren urtez

Ohitura den bezala, Euskararen Jaia ospatu dugu Arimazubin aurten ere. Jai hau, Euskara Batzordeko kideek ikasturte guztian zehar egindako lanaren fruitua da. Euskararekiko atxikimendua sendotzea eta gure hizkuntzarekin bizipen atsegin eta positiboak bizitzea helburu izanik, giro paregabean pasatu genuen ostiral arratsaldea. Herri kirolak, karaokea, marrazki tailerra, aurpegi margoketa, dantza txokoa, bingo musikatua eta oreka jolasak…

Read More

San Isidroen bueltan, “Auzoko Jaiak” PROIak emandakoa

Maiatzean zehar, auzoko jaien bueltan, urtero bezala gure ekarpena egin nahi izan diogu Ziorlako auzoari. Horregatik, Arizmendi Ikastolako Santa Teresa guneko egitasmo guztietako ikasleak ekoizpen bana burutu dugu. 1.zikloan, Ziorlako Astoaren garrantzia eta zergatia oinarri hartuta, leku desberdinetatik informazioa jaso genuen eta azken emaitza, guraso eta 2 urtekoei kale antzerkia egitea izan zen. Horretarako, haur…

Read More

Brasilgo eta Euskal Herriko Nekazaritzaren Errealitatea Ezagutzen

Aste honetan LH 5.mailako ikasleok bi bisita oso berezi jaso ditugu, eta aukera paregabea izan dugu munduko bi tokitan nekazaritza nola bizi eta lantzen den zuzenean ezagutzeko. A ze kakaoa! PROIan murgilduta gaude une honetan, nekazaritza eta merkataritza ereduak ikertzen ari gara. Lehenengo bisita, Jon Etxebarria izeneko gonbidatuarena izan zen. Jon, Mundukideko kidea, Brasilen bizi…

Read More