Olarteko 3 eta 4 urtekoak Galartzara egun pasa joan dira

Olarte guneko Muru eta Udalaitz taldeko haurrak Galartzara eguna pasatzera joan ziren pasaden ostiralean. Galartzara iritsi bezain pronto Etxe Zuri baserrira joan ziren oinez bertako abereak ikustera: ardiak, astoa, oiloak, katuak.. eta abar.

Horren ondoren bertako opila eta gazta erosi zuten eta Galartzara bueltatu ziren, bertan norberak etxetik eramandako bazkaria bazkaltzeko. Indarrak hartu ondoren ipuin kontaketa izan zuten eta eguna bukatzeko, eguraldia aprobetxatuz urarekin jolasean aritu ziren.

Egun pasa borobila egin zuten Galartzan!

Olarteko 3 eta 4 urtekoak Galartzan 2025