San Isidroen bueltan, “Auzoko Jaiak” PROIak emandakoa
Maiatzean zehar, auzoko jaien bueltan, urtero bezala gure ekarpena egin nahi izan diogu Ziorlako auzoari. Horregatik, Arizmendi Ikastolako Santa Teresa guneko egitasmo guztietako ikasleak ekoizpen bana burutu dugu.
1.zikloan, Ziorlako Astoaren garrantzia eta zergatia oinarri hartuta, leku desberdinetatik informazioa jaso genuen eta azken emaitza, guraso eta 2 urtekoei kale antzerkia egitea izan zen. Horretarako, haur bakoitzak bere taldearekin egin zuen lan behar besteko erantzukizunak hartuz. Batzuk, muralak eta karetak egin zituzten, beste batzuk antzeztu egin zuten eta azken taldeak, antzerkirako ahotsa jarri zuen. San Isidro eguneko eguraldia ordea, ez zen izan guk nahiko genukeena eta ondorioz, ezin izan ginen kalera irten kale antzerkia egitera. Horren ordez, Ikastolan bertan egin genituen bi antzezlanak.
2.zikloan, berriz, gure ikasleen amona diren Arantza Akizu eta Miren Gorostizaren bisita jaso genuen, beraien txikitako jolasen berri izateko asmoz. Lanketa honen ostean, San Isidro egunaren bezperan, jolas festa erraldoia antolatu genuen. Oraingoan, auzoko erretiratuei eskaini genien eguna, eta haiek izan ziren protagonistak. Gure haurrek prestatutako jolasak eta dinamika ezberdinak izan zituzten gozagarri, eta giro alaian, denok elkarrekin parte hartu genuen. Besteak beste, jolas hauetan aritu ginen: soka saltoa, txapen zirkuitoa, txirikillie, hiru marran, “1,2,3,eguzki” eta kromoka.
3.zikolan, aldiz, Asto irratia egin zuten. PROI honen helburua, auzoko jaien jatorria ezagutzea izan zen. Horretarako, ikerketa bat martxan jarri genuen, jaien jatorria arlo ezberdinetan aztertuz: jaien sorrera, jai batzordearen bilakaera, bolatokiaren historia, Arizmendi Ikastolako Santa Teresa guneko danborradaren sorrera… Ikerketa horrez gain, eragile ezberdinetako pertsonak elkarrizketatu genituen; hala nola, Hiru txirlo elkarteko Iker Irazabalbeitia eta Mikel Urrutia, Jai batzordeko Judith Delgado eta Iban, eta Arizmendi Ikastola Santa Teresa guneko irakasle ohia den Itziar Aranburu. Behin ikerketa hau eginda, asto irratiaren bitartez, auzotarrei jaien jatorriaz informatu genien Horrez gain, irratian, auzoko komertzio batzuei iragarkia egin zitzaien, auzotarrak komertzio hauetara animatuz. Horien artean: Kontxo, Kux kur okindegia, Nagore Vazquez ileapaindegia, Abian Fisioterapia Zentroa etab. Azkenik, auzoko jaien egitaraua eta asteburuko eguraldia ere aztertu, eta irratian auzotarrak jaietan parte hartzera animatu genituen.
Eta guzti hau borobiltzeko, urteroko Danborradarekin eman genien hasiera auzoko San Isidro jaiei.
Mila esker aste hauetan zehar zuen ekarpena egin duzuen guztioi!

