San Juanen atarian danborrada ospatu dute Olarteko txikiek
Ekainaren 13an Olarteko 4 eta 5 urtekoek danborrada ospatu zuten Arrasateko kaleetan zehar. Olartetik irten eta Sebero plazara abiatu ziren lehenengo; jarraian Sebero plazatik Herriko plazara joan ziren eta bertan eman zioten ekitaldiari amaiera. Gogor astindu zituzten danborrak txikiek!
San Juan jaien atarian herria girotzeko ekintza bikaina eta jendetsua izan zen!
