Berriak
Denok bat PROIaren amaiera Gazteluondon
Gazteluondoko LH 4.mailako ikasleak “Denok bat” PROIa lantzen aritu gara hilabete hauetan. Proiektu honen helburuak ikastetxeko kultura guztiak errespetatzea eta talde koopetatiboetan 2.mailako ikasleentzat kultura ezberdinen inguruko aurzkezpen bat sortzea izan dira. Aurkezpen honetan, kulturen inguruko ezaugarriak ezagutzeaz gain, tokian tokiko jakiak dastatzeko aukera izan zuten 2.mailako ikasleek. Lan bikaina egin duguna!
Read MoreKoirakaskuntzaren gaineko formazioa eta bisita Arimazubi gunean
Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko (EHI) kideek azken hiru urteetan zehar koirakaskuntzaren inguruko formazioa eskaintzen dihardute, ikastetxeetan metodologia hori ezartzeko helburuarekin. Formazioaren baitan, ikastola ezberdinak bisitatzen ari dira, koirakaskuntza bertatik bertara ezagutu eta bizitzeko asmoz. Metodologia berritzaile hau inplementatzen ari diren edo inplementatuko duten 18 irakasle izan dira bisitaldietan parte hartzen, ikastola ezberdinetatik etorrita. Lehenengo bisita…
Read MoreAzoka multikulturala “Denok Bat” PROIaren baitan
Arimazubiko 4.mailako ikasleak “Denok bat” PROIa lantzen aritu gara hilabete hauetan. Proiektu honen helburuak ikastetxeko kultura guztiak errespetatzea eta talde koopetatiboetan azoka multikultura bat sortzea izan dira, eta erabat bete ditugu! Azkenengo asteetan hainbat familien bisita jaso dugu gelan, beraien kulturaren ezaugarriak gurekin partekatzeko. Bisita hauek oso baliagarriak izan dira azokaren prestaketarako eta oso eskertuta…
Read MoreFamilientzako bilera pedagogikoak BATU egitasmoan
Azaroaren 26an Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Almen guneetan BATU egitasmoko familientzako bilera pedagogikoak egin ziren. Ekimen honek familien eta irakasleen arteko elkarlanerako espazio berriak sortzeko helburua izan zuen. Bilera hauek bi helburu nagusi izan zituzten; alde batetik, familiek Arizmendiko hezkuntza eredua hurbiletik ezagutzea, eta, bestetik, seme-alabei ikas prozesuan laguntzeko baliabide eta tresna erabilgarriak eskaintzea.…
Read MoreArdURA PROIaren baitan, Santa Teresako ikasleak kalean
Santa Teresako 3. eta 4. mailako ikasleak auzora irten gara, ArdURA proiektuaren barruan, uraren garrantziari buruz sortutako leloak zabaltzeko. Proiektu honen helburua da ikasleak eta herritarrak uraren garrantziaz eta haren erabilera arduratsuaz kontzientziatzea. Horretarako, hainbat jarduera burutu ditugu, eta azken ekimena kartelak kalean itsastea izan da. Leloek uraren balioaren eta horren erabilera jasangarriaren inguruan kontzientzia…
Read MoreGautenako kideen bisita jaso dugu Arimazubin
Gautenako kideak Arimazubira hurbildu dira 2. mailako ikasleekin elkartu eta aniztasunaren inguruko sentsibilizazio dinamika berezi bat egiteko. Saioa meditazio saio batekin hasi da, lasaitasuna eta arreta sustatzeko. Ondoren, ikasleek aniztasunari buruzko irudiak aztertu dituzte, eta ikusitakoa euren bizipenekin lotuz hausnarketa kolektiboa egin dute. Esperientziaren parte gisa, taldeak margolan koloretsu bat sortu du, elkarrekiko ulermena eta…
Read More“Herri txiki, altxor handi” PROIaren baitan, bisitak izan ditugu Arimazubin
Arimazubiko 5.mailako ikasleak “Herri txiki, altxor handi” PROIa lantzen ari dira. Munduan hizkuntza asko daudela eta horietako asko arriskuan daudela ohartzeko helburuarekin, hizkuntza nagusi eta gutxituen arteko desberdintasunak ikasi dituzte. Helburu honen baitan, Iñaki Gonzalez lankidea Ikastolara etorri zen kaqchikel hizkuntzari eta kulturari buruz dakiena gurekin partekatzera. Bere ekarpenari esker, beste kultura eta hizkuntza batekin…
Read MoreIndarkeria matxistaren aurkako aldarria egin dugu Gazteluondo gunean
Indarkeria matxistaren aurkako eguna gogoratzeko eta aldarrikatzeko jarduera berezia egin dugu Gazteluondoko BATU egitasmoan. Ekintza nagusia mural bat sortzea izan da, 2003tik gaur arte Euskal Herrian indarkeria matxistak eragindako biktimak gogoratzeko. Zoritxarrez, 124 emakume eta 12 haur izan dira biktima, eta hauen oroimena eta presentzia irudikatzeko kartulinazko tximeletak erabili ditugu. Tximeleta bakoitza biktima bakoitzaren sinbolo…
Read MoreFamilientzako bilera pedagogikoak GURA egitasmoan
Pasa den astean Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Almen guneetan bilera pedagogikoak egin genituen GURA egitasmoan seme-alabak dituzten familiei zuzenduta. Ekimen hau, familien eta ikastolaren arteko lankidetza sendotzeko helburuarekin antolatu da. Bilera hauen helburu nagusiak hiru izan dira. Alde batetik, familiek Arizmendiko hezkuntza eredua gertutik ezagutzea. Bestetik, GURAko metodologia gertutik ezagutzea, IEM ezberdinetan murgilduz. Azkenik,…
Read MoreArimazubiko 2.mailako ikasleok “Udazkena” proiektua landu dugu
2.mailako ikasleok “Udazkena” proiektua landu dugu. Azken asteotan “nola adieraziko diegu gure gelako etorri berriei zer den udazkena?” galdera gidaria erantzuteko asmoz lanean aritu gara. Horretarako, lehenik eta behin urtaroak landu ditugu, ondoren Euskal Herriko udazkenaren ezaugarrietan sakontzeko. Lanketan honetan, urtaroaren ezaugarriez gain, sasoiko produkuak eta hauekin egin daitezkern errezetak, olerkiak, asmakizunak eta abestiak ere…
Read More