ArdURA PROIaren baitan, Santa Teresako ikasleak kalean

Santa Teresako 3. eta 4. mailako ikasleek auzora irten gara, ArdURA proiektuaren barruan, uraren garrantziari buruz sortutako leloak zabaltzeko. Proiektu honen helburua da ikasleak eta herritarrak uraren garrantziaz eta haren erabilera arduratsuaz kontzientziatzea. Horretarako, hainbat jarduera burutu ditugu, eta azken ekimena kartelak kalean itsastea izan da.

Leloek uraren balioaren eta horren erabilera jasangarriaren inguruan kontzientzia sortzeko mezuak transmititzen dituzte. Ekimen honek, herritarrengan eragina izateaz gain, ikasleei ingurumenarekiko ardura garatzen lagundu die. Auzoan zabaldutako kartelak guztion artean uraren zaintzan aurrerapausoak emateko gonbidapena dira. Proiektu hau guztien onurarako urrats txiki baina garrantzitsu bat da.

20241128_103818