BIZI egunak izan ditugu BATU egitasmoan 

Pasa den astean, BATUko ikasleok BIZI egunak ospatu ditugu. IEM honen helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea izan da. 6.mailako ikasleok Euskaraldiarekin lotutako hainbat ekintza burutu ditugu hizkuntza-ohituretan eragiteko. Lehenik eta behin, Visual Thinking teknika erabiliz, Euskaraldiaren inguruko informazioa landu dugu: zer den, zein helburu dituen, noiz ospatzen den eta zein rol dauden…

Read More

“Arrasate Erdi Aroan” PROIa landu dugu LH 2.mailan

Arrasate Erdi Aroan PROIa aurrera eraman dugu Arimazubiko 2. mailako ikasleok. Lehenik eta behin, Erdi Aroko ezaugarri nagusiak aztertu ditugu, ondoren Arrasateko sorrerarekin lotzeko. Informazio hori guztia uztartzeko, Arrasateko alde zaharra bisitatu dugu, eta Olatzek eta Leirek garai hartako bitxikeriak kontatu dizkigute. Ikusitakoaren eta entzundakoaren lanketa egin dugu gelan, eta, azkenik, triptiko baten laguntzaz, etxekoei…

Read More

“NIK EZ” proiektuaren baitan kontrapublizitate kartelak jarri ditugu herrian

LH 6ko ikasleak, “NIK EZ” proiektuaren baitan, gure jantzien atzean dauden istorioak aztertzen aritu dira. Besteak beste, jantziak ekoizten dituzten pertsonen lan baldintzen duintasuna, ingurumenarekiko eragina, injustizia sozialak eta beste hainbat alderdi ikertu dituzte. Horrekin batera, publizitateak guregan duen eragina aztertu ostean, honen aurkako erantzuna den kontrapublizitatearen inguruko lanketa egin dute. Guzti hau eginda, gure…

Read More

DBH2ko ikasleok uraren ibilbidea egin dugu “On Fire” PROI-ari amaiera emateko

Gazteluondoko DBH2ko ikasleok uraren ibilbidea egin dugu, “On Fire” PROIaren baitan landutakoa hobeto ulertzeko. PROI honen gai nagusia energia da, eta ibilbide honetan urarekin energia elektrikoa nola sortzen den ikusteko aukera izan dugu. Lehenik eta behin, uraren zikloa eta bere erabilera desberdinak aztertu ditugu, bai ikasgelan landutako edukiak errepasatuz, bai naturan bertan behatuz. Bidean, energia…

Read More

“Gure Haurrak Ere Badira” ekimenera batu gara GURA egitasmoan

Arimazubiko GURAko ikasleak “Gure haurrak ere badira” ekimenera batu gara.  Ekimen hau haurrei eta nerabeei zuzenduta dago, eta haur palestinarrentzako elkartasun mezuak sortzean datza, bai Ikastolako geletan zein etxeetan.  Ekimen honen baitan, gure ikasleek elkartasuna adierazteko marrazkiak, bideo, bertsoak zein bideoak ekoiztu dituzte. Sortutako lan guztiak, ekimena bideratzen duen elkartearen bitartez X sarean zabalduko dira…

Read More

Arimazubiko Gurasoen Euskara Batzordeak lanean darrai!

Arimazubin, GURASOEN EUSKARA BATZORDEA berriz ere martxan  da, irakasle eta gurasoen artean elkarlanean euskara indartzeko helburua dugularik. Dagoeneko hiru bilera egin ditugu eta ilusiotik, eta hainbat ekimen aurrera eramateko asmoa dugu. Lehenengo ekimena Euskararen egunean gure guneko gurasoen artean, “ARIMAZUBIKO GURASUEN ARTIEN BE, EUSKERAZ DAKIXENAK EIN DAIXELA!” leloa aurkeztea eta zabaltzea izan da. Aurrerantzean beste…

Read More

“Gure Haurrak ere badira” ekimenarekin bat egin dugu ikastolan

Gure Ikastolako gune ezberdinetan “Gure haurrak ere badira” ekimenarekin bat egin dugu.  Ekimen hau haurrei eta nerabeei zuzenduta dago, eta haur palestinarrentzako elkartasun mezuak sortzean datza, bai Ikastolako geletan zein etxeetan.  Ekimen honen baitan, gure ikasleek elkartasuna adierazteko marrazkiak, bideo, bertsoak zein bideoak ekoiztu dituzte. Sortutako lan guztiak, ekimena bideratzen duen elkartearen bitartez X sarean…

Read More

Arimazubiko ortuko txorimaloa biziberritu dugu!

Arimazubiko LH 1.mailako ikasleok ortuko txorimaloa biziberrritu dugu. Ikasturte hasieratik konturatu gara gure ortuak bisitari ugari izaten dituela. Izan ere, uda partean barazki ugari landatu ondoren, berehala ikusi genuen gure barazkiak jaten zituzten hainbat animalitxo gerturatzen zirela gure ortutxora. Hori dela eta, txorimalo bat egitea ideia ona izango zela iruditu zitzaigun. Hilabeteak aurrera joan ahala,…

Read More

3,2,1…akzioa! PROIaren amaiera Gazteluondon

LH 3.mailako ikasleek “3,2,1…akzioa!” PROIa landu dute, eta talde kooperatiboetan film mutuak sortu ditugu. Egindako film mutuak Olarteko 4 eta 5 urteko ikasleekin partekatu ditugu. Hauetaz gain, guneko 1.mailako ikasleak ere gonbidatuak izan ziren. Gazteluondo zinema bat izango balitz bezala apaindu, palomitak banatu eta filmak ikusi genituen. Atsalde polita pasa genuen denok elkarrekin!

Read More

LH 3.mailako film mutuen estreinaldia Arimazubin!

Aste honetan, “3, 2, 1… akzioa!” PROIaren baitan egindako 14 film mutu estreinatu ditugu Arimazubin. 14 filmak egunerokotasunean gertatzen zaizkigun kontuetan oinarritzen dira eta film bakoitzaren bukaeran mezu garrantzitsu bat azpimarratzen da.  Estrenaldira 2. mailako ikasle zein irakasleak etorri dira. Jasotako txalo zaparradak, ondo egindako lanaren seinale izan dira, bai, horixe! Lan bikaina!

Read More