Karsting PROIaren baitan kobazuloetara irteerak egin dituzte DBH2ko ikasleek

Gazteluondoko eta Almeneko DBH2ko ikasleek Karsting PROIaren baitan irteerak egin zituzten pasaden astean. Gazteluondokoak Oñatira, eta Almenekoak Aizkorri eta Gesaltza auzora. Proiektu honen helburua gure ingurune karstikoa ezagutzera ematea eta balorean jartzea da. Irteeran, paisaia karstikoa nola sortzen den eta zein ezaugarri dituen ikasi dugu. Horrez gain, ingurune karstikoak aisialdirako eskaintzen dituen aukerak ere ezagutzeko…

Read More

ArdURA proiari amaiera eman diogu LH 3. mailakook

ArdURA PROIaren baitan, uraren garrantziaz jabetu garela esan genezake. Urkuluko urtegira eta araztegira joan ginen. Urtegia goraino topatu genuen, hala ere, ur honen erabilera arduratsua izan behar dela ikasi dugu eta alferrik ez gastatzeko gomendioak idatzi ditugu.  Amaitzeko, denon artean sortutako kanta eta koreografiarekin uraren erabilera arduratsua bultzatzeko aldarrikapena egin dugu patioan Arimazubiko komunitate osoan…

Read More

Gazteluondo eta Almeneko DBH2ko ikasleek Olinpiadak ospatu zituzten Iturripen

Urtero legez, Arizmendi Ikastolako DBH 2. mailako ikasle guztiak elkartu dira Iturripeko kirol instalazioetan Olinpiadak ospatzeko. Aurten, gainera, Monitoretza Eskolan ari diren batxilergoko 1. mailako ikasleak ere bertan izan dira, beraien praktikaldia eginez eta ekitaldia aurrera ateratzeko aletxoa jarriz.  Hasierako ekitaldiaren ondoren, atletismoko hainbat proba, floorball-a eta eskubaloia lehiatu dituzte. Jardunaldia amaitzeko, kross txiki bat…

Read More

Down Sindromearen nazioarteko eguna 

Martxoaren 21ean Down Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Ikastolan. Haur zein irakasleek bi galtzerdi ezberdin jantzi genituen egun horretan gizarte inklusibo baten alde eginez Down Sindromearen eguna ikusgarri egiteko. Umezaintzako irudiak Gazteluondoko irudiak Almeneko irudiak

Read More

Gurasoen artean euskara sustatzeko murala egingo dugu Arimazubi gunean

Arimazubiko Euskara Batzordeko kideok ekimen berri bat jarri dugu martxan. Ekimen honetan, gurasoak eta ikasleen batzordeko kideak elkarlanean arituko gara aste osoan zehar. Helburua gurasoen artean euskararen erabilera sustatzea da, “Euskaraz dakixenak, ein daixela” lemapean. Horrez gain, bi batzordeen arteko harremana sendotu eta, horrela, ikastolako komunitatea indartzea ere bilatzen dugu. Gainera, Arimazubiko jolastokiari beste bizitasun…

Read More

Ohitura osasuntsuak, Andere Etxaberen eskutik

Arimazubiko 5.mailako ikasleak Osasuntuber PROIan murgilduta daude eta azken asteetan, gure osasunean eragiten duten faktoreak ikertzen aritu dira. Izan ere, elikadura, aisialdia, posturak, emozioak, atsedena eta higienea izan dira landu dituzten gaiak.  PROIaren helburua, ohitura osasuntsuen garrantziaz jabetzeaz gain, norberaren bizitzarako aldaketa batzuk proposatzea ere bada, eta hortan laguntzeko, Andere Etxabe nutrizionistaren bisita izan dute.…

Read More

Ederto ibili gara Inauterietan Herri Eskolakoekin batera!

Aurte ere Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara! Arrasaten bigarren aldiz iñauteriak modu bateratuan ospatu ditugu, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko Ikastolako zein Herri Eskolako ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak…

Read More

Leire Viguriren bisita “Eta gero zer?” PROIaren baitan

“Eta gero zer?” PROIan, ikasleak jaiotzetik nerabezarorarte jasango dituzten gorputz aldaketak ezagutzen ari dira.  Orain arte, gorputzaren eta genitalen ezberdintasunak landu ditugu, baita kanpoko zein barneko sexu organoak ere. Proiektu honen baitan, Leire Viguri ginekologoa gurekin izan dugu. Leirek hilerokoari, haurdunaldiari, erditzeari eta zakila duten pertsonen aldaketei buruz hitz egin zigun beste hainbat gauza askoren…

Read More

Bafle Moreak PROIaren baitan, emakume erreferenteekin mahaingurua egin dugu Arimazubin

Bafle Moreak PROIean murgilduta daude Arimazubiko LH 6ko ikasleak. Proiektu honetan, uneoro presente izango dugun galdera gidaria hau izango da: “Nola bultza dezakegu parekidetasuna kanta ezagunen bitartez?”.  Izan ere, historian zehar genero parekidetasun eza nabarmena izan da, eta gaur egun ere, horren presentzia nabaria da gure bizitzako esparru askotan, lanean, kirolean, etab. Gure ikasleei begira,…

Read More

“Arrasate Erdi Aroan” PROIa landu dugu Gazteluondon

Gazteluondoko Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleok  “Arrasate Erdi Aroan” PROIa landu dugu. Proiektu honetan Erdi Aroaren ezaugarriak landu ditugu eta ondoren Arrasateko Erdi Aroko aztarnak identifikatu ditugu. Proiektuari amaiera emateko, familientzako Arrasatetik bisita gidatuak prestatu ditugu herrian aurki ditzakegun Erdi Aroko aztarnak ezagutzera emateko asmoz. Eskerrik asko bertaratu zareten guztioi!

Read More