Leire Viguriren bisita “Eta gero zer?” PROIaren baitan
“Eta gero zer?” PROIan, ikasleak jaiotzetik nerabezarorarte jasango dituzten gorputz aldaketak ezagutzen ari dira. Orain arte, gorputzaren eta genitalen ezberdintasunak landu ditugu, baita kanpoko zein barneko sexu organoak ere.
Proiektu honen baitan, Leire Viguri ginekologoa gurekin izan dugu. Leirek hilerokoari, haurdunaldiari, erditzeari eta zakila duten pertsonen aldaketei buruz hitz egin zigun beste hainbat gauza askoren artean.
Eskerrik asko Leire, zurekin asko ikasi dugu eta gure aldaketak hobeto ulertzen ari gara zuri esker.
Santa Teresako irudiak
Almeneko irudiak

