Ikastolako kamiseta eta jertse berriak eskatzeko epea zabalik!

Joan zen astetik zabalik dago Ikastolako kamiseta eta jertse berriak eskatzeko aukera. Eskaerak egiteko epea apirilaren 28ra arte egongo da zabalik. Hauen diseinua gure komunitateko ikasle, familia eta profesionalen parte-hartze aktiboari esker gauzatu ahal izan da. Eskerrik beroenak prozesuan parte hartu duzuen guztioi! Kamiseta eta jertseen aukeraketan hainbat faktore kontutan hartu ditugu, eta ez da…

Read More

Juul kanpainan parte hartu dugu aurten ere

Irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, Euskal Herriko ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da Juul kanpaina. Ikastoletako haur eta gazteek liburu eta ilustratzaile gogokoena hautatzen dute. Ikasleen irakurzaletasuna bultzatzea da kanpainaren helburu nagusia. Juul kanpainako ekintzen artean, Haur Hezkuntzako ikasleek, ilustraziorik gustukoena aukeratzen dute eta Lehen Hezkuntzako ikasleek, aldiz, euskaraz idatzitako libururik gustukoena.  Apirilak izaera literarioa du. Izan…

Read More

Ate Irekien jardunaldiak egingo ditugu Lanbide Heziketan

Gure Ikastolako Lanbide Heziketaren eskaintza ezagutzera emateko, Ate Irekien jardunaldiak egingo ditugu, apirilaren 9an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan, Arrasateko Ferixaleku gunean. Interesa duen edonor gonbidatuta dago lau Heziketa Zikloak ezagutzera; Erdi mailan, Osasun larrialdiak, Erizaintzako zaintza osagarriak eta Mikroinformatikako sistemak eta sareak. Goi mailan, berriz, Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza (GIKAI). Bestalde, jakin gaur eta bihar…

Read More

[TU Lankide] Adinartekotasuna, irakasgai

Gure Ikastolako Lanbide Heziketak, Helduak Adi! eta Bizipoz elkarteekin batera abiatu duten Belaunaldien artean Bizitza Betea Leintz Bailaran proiektuaren baitan, erreportajea TU Lankide aldizkarian (66-67 orrialdeak).

Read More

Arrakatatsua Magala espazioan egin zen aitatasunaren inguruko mahai-ingurua

Joan zen asteartean egin zen Uribarri guneko Magala espazioan Aitatasunaren inguruko mahai-ingurua. Saio arrakastatsua oraingo hau ere!   Magalak antolatu duen hirugarren saio honetan, Unai Serrano psikologoak eta Sarai Cano pedagogoak hartu zuten parte. Bertaratutako aitek partekatzen zituzten bizipen, kezka eta zalantzak kokatuz eta bideratuz. Gai honi jarraipena nola eman aztertzen hasi dira Magalako kideak.  Eskerrik…

Read More

DebaTEAk autismodun lagunentzat terapia okupazionala ireki du Uribarri gunean

DebaTea elkarteak autismo maila ezberdina duten pertsonei zerbitzua emateko espazioa ireki du gure Ikastolako Uribarri guneko Urbarzubi gelan. Bertan, terapia okupazionaleko esku-hartze zerbitzua ematen hasiko dira TEA (Espektro autistaren nahasmendua) duten haurrei, zein aniztasun funtzionala dutenei. DebaTEa elkarteko kideei terapia jasotzeko zailtasunak biderkatu zitzaizkien joan zen ikasturtean Gasteizko Kulunka Elkartea itxi zenean, eta laguntza eske…

Read More

Gurasoentzat digitalizazioaren inguruko entzute-saioak egin ditugu

Azken boladan digitalizazioaren gaiak gizartean sortzen duen ardura ikusita, eta Ikastolako marko teknopedagogikoaren lanketan lagungarri izan daitekeelakoan, gurasoentzat digitalizazioaren inguruko bi saio antolatu ditugu Ikastolan. Arimazubi eta Almen guneetan saio bana egin genuen, eta 85 bat pertsonek hartu zuten parte. Eskerrik asko parte hartu zenutenoi!  Denon artean egiten dugu Ikastola!

Read More

TANTA boletoak salgai jarriko ditugu apirilaren 4an

TANTA boletoak saltzeko konpromisoa hartu dugu aurten ere, eta horretarako, tanta boletoen salmenta eguna ezarri dugu, apirilaren 4an izango da arratsaldeko 16:30etan. Boletoak Basabezapi, Olarte, Umezaintza, Uribarri, Jose Arana, Santa Teresa eta Gazteluondo guneetan erosi hala izango dira egun horretan. Txartel bakoitzak 5 euroko balioa du eta 60.000 €-ko sariaren zozketa ekainean izango da, notario…

Read More

Hezkuntza Ereduaren Sakontze ikastaroa profesionalentzat

Martxoaren erdialdean gure Hezkuntza Ereduaren sakontze ikastaroan murgildu ziren gure Ikastolako zein 7KPko Ikastoletako hainbat profesional. Laskorain Ikastolako Jon Ander Maiz eta gure lankidea den Amaia Anterok gidatu zituzten saioak, eta Zuzendaritzetan zein ardura pedagogikoetan dauden profesionalek hartu zuten parte. Ikastaroaren helburu orokorra gure Hezkuntza Ereduaren elementuak ezagutzea izan zen, eta beraien arteko erlazioa ulertzea.…

Read More

Lanbide Heziketako ikasleak eta adinekoak batzen dituen Bizitza Betea proiektua aurkeztu dugu

Joan zen asteazkenean, martxoaren 19an, Arrasateko Kulturateko areto nagusian bildu ginen gaur Leintz Bailarako adinekoak eta Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako ikasle gazteak elkartuko dituen belaunaldien arteko proiektua aurkezteko. Helduak Adiko MIREN LARREA, Bizipoz elkarteko EIDER ETXEBARRIA eta AINARA MENOYO, Arizmendi Ikastolako Zuzendaria MIREIA MURUAMENDIARAZ eta proiektuaren arduraduna den XABIN ARRIOLA izan ziren hizlariak. BEÑAT IRAZABALEK,…

Read More