Lanbide Heziketako ikasleak eta adinekoak batzen dituen Bizitza Betea proiektua aurkeztu dugu

Joan zen asteazkenean, martxoaren 19an, Arrasateko Kulturateko areto nagusian bildu ginen gaur Leintz Bailarako adinekoak eta Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako ikasle gazteak elkartuko dituen belaunaldien arteko proiektua aurkezteko. Helduak Adiko MIREN LARREA, Bizipoz elkarteko EIDER ETXEBARRIA eta AINARA MENOYO, Arizmendi Ikastolako Zuzendaria MIREIA MURUAMENDIARAZ eta proiektuaren arduraduna den XABIN ARRIOLA izan ziren hizlariak. BEÑAT IRAZABALEK, Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako Zuzendariak eta DORLETA ELKOROBARRUTIAK, Debagoieneko Mankomunitateko Lehendakariak ere hartu zuten hitza. Hitzaldiaren ondoren, mahai inguru bat egin zen, ALBA PARRILLA eta OLATZ MARTINEZ ikasleek, LAURA NAVARRO eta LOLI CECIAGA adinekoek eta IRATI GALLASTEGI GSR egoitzako terapeutak hartu zuten parte bertan. Alde guztiak pozik agertu ziren ekimenarekin, eta oso positiboki baloratu zuten orain arte egindako ibilbidea.

Elkarrekin biziko duten esperientzia honetatik, bai adinekoak eta bai gazteak, denak irtengo dira bereziki aberastuta; hala uste dugu eta hala izan bedi!

Jarraian TU Lankide, Goiena, Mondraberri, DV eta Noticias de Gipuzkoan argitaratutako albisteak.

IMG_8047