Ikastolako kamiseta eta jertse berriak eskatzeko epea zabalik!

Joan zen astetik zabalik dago Ikastolako kamiseta eta jertse berriak eskatzeko aukera. Eskaerak egiteko epea apirilaren 28ra arte egongo da zabalik. Hauen diseinua gure komunitateko ikasle, familia eta profesionalen parte-hartze aktiboari esker gauzatu ahal izan da. Eskerrik beroenak prozesuan parte hartu duzuen guztioi!

Kamiseta eta jertseen aukeraketan hainbat faktore kontutan hartu ditugu, eta ez da lan makala izan!

  1. Hornitzaileari dagokionez, aurreko ikasturtean LH6ko “NIK EZ” PROIan ateratako ondorioei erreparatuz, langileen lan baldintza duinak bermatzen dituen eta ingurumenarekiko jasangarria den hornitzaile bat aukeratu dugu: https://stanleystella.com/es-es/
  1. Koloreen aukeraketari dagokionez, haur, heldu, estu eta zabal gama guztian kolore bakarra izateko, eta betiere ohialaren kalitate minimo bat bermatzeko, zailtasun handiak izan ditugu. Ikastolarekin atxikimendua izan zezakeen kolore bat aukeratzeko saiakerak egin genituen, konpetentziak dituen koloreetatik bereiziz, baina haur, heldu, estu eta zabal gama guztian kolore bakarra izateko zailtasunak ikusita, kolore neutroetara jo dugu, diseinuari garrantzia emanez.
  1. Hainbat lagin aztertu ondoren, kamiseta eta jertseen oihalaren kalitate ona bermatu dugu, denboran iraun dezaten.

Bestalde, jakin, azken egun hauetan EHItik GU Ikastola logoa erabiltzeari utziko dionaren komunikazioa jaso dugula, eta horregatik, kamiseta eta jertseen atzeko diseinua egokitzen ari garela.

Azkenik, kontutan izan neurriak aukeratzerako orduan jertseak OSO HANDIAK DIRELA.

Zuen gustukoak izatea espero dugu!

Komunikazio taldea