Juul kanpainan parte hartu dugu aurten ere

Irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, Euskal Herriko ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da Juul kanpaina. Ikastoletako haur eta gazteek liburu eta ilustratzaile gogokoena hautatzen dute. Ikasleen irakurzaletasuna bultzatzea da kanpainaren helburu nagusia. Juul kanpainako ekintzen artean, Haur Hezkuntzako ikasleek, ilustraziorik gustukoena aukeratzen dute eta Lehen Hezkuntzako ikasleek, aldiz, euskaraz idatzitako libururik gustukoena. 

Apirilak izaera literarioa du. Izan ere, apirilaren 2a Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura eguna da eta apirilaren 23a Nazioarteko Liburu eguna. Horregatik, bozka-eguna apirila inguruan izaten da beti. Urtez urteko bozkatuenak adin tarte batzuetan webgunean ikus daitezke.