Hezkuntza Ereduaren Sakontze ikastaroa profesionalentzat
Martxoaren erdialdean gure Hezkuntza Ereduaren sakontze ikastaroan murgildu ziren gure Ikastolako zein 7KPko Ikastoletako hainbat profesional. Laskorain Ikastolako Jon Ander Maiz eta gure lankidea den Amaia Anterok gidatu zituzten saioak, eta Zuzendaritzetan zein ardura pedagogikoetan dauden profesionalek hartu zuten parte.
Ikastaroaren helburu orokorra gure Hezkuntza Ereduaren elementuak ezagutzea izan zen, eta beraien arteko erlazioa ulertzea. Helburu espezifikoak, berriz, 7 Ikastolon arteko esperientziak trukatzea eta elkarlanerako bideak irudikatzea, zein ardura postuetan dauden pertsonak bide honetan ahalduntzea.
Bi egunetako ikastaroa izan zen eta oso balorazio positiboak jaso ditugu parte hartzaileengandik. Aurten egin dugun bigarren ikastaroa izan da, eta ez dugu aurreikusten datorren ikasturtera arte besterik egitea.