
Arrakatatsua Magala espazioan egin zen aitatasunaren inguruko mahai-ingurua
Joan zen asteartean egin zen Uribarri guneko Magala espazioan Aitatasunaren inguruko mahai-ingurua. Saio arrakastatsua oraingo hau ere!
Magalak antolatu duen hirugarren saio honetan, Unai Serrano psikologoak eta Sarai Cano pedagogoak hartu zuten parte. Bertaratutako aitek partekatzen zituzten bizipen, kezka eta zalantzak kokatuz eta bideratuz. Gai honi jarraipena nola eman aztertzen hasi dira Magalako kideak.
Eskerrik asko saiora gerturatu zineten aitei!
Mondraberrin argitaratutako albistea, hemen .