TANTA boletoak salgai jarriko ditugu apirilaren 4an
TANTA boletoak saltzeko konpromisoa hartu dugu aurten ere, eta horretarako, tanta boletoen salmenta eguna ezarri dugu, apirilaren 4an izango da arratsaldeko 16:30etan. Boletoak Basabezapi, Olarte, Umezaintza, Uribarri, Jose Arana, Santa Teresa eta Gazteluondo guneetan erosi hala izango dira egun horretan.
Txartel bakoitzak 5 euroko balioa du eta 60.000 €-ko sariaren zozketa ekainean izango da, notario aurrean.
Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da TANTA, herritarrek Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez egikaritzen dena. Kilometroak jaiak antolatzeko, Ikastola eredua ezagutarazteko, euskal kulturan eragiteko eta euskaratik eta euskaraz bizitzeko helburuak izaten ditu.
Elkartasuna tantaz tanta osatzen delako, Ikastola bakoitzak bere alea jarriz. Eskuratu zure boletoa, eta loratu ditzagun Ikastolak udaberriko tantaz!